GETARIA. DV. Getariako Jubilatu eta Pentsionisten Hogarrak, Arrantzale Zaharren Elkarteak, Baionara irteera antolatu du maiatzaren 3rako. Bertan parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago apirilaren 10etik 27ra bitartean, izena Getariako Jubilatu Etxean, I.S.M.ko bulegoan eman behar delarik.
Maiatzaren 3an, ostegunean, goizeko 9:15etan izango da irteera herriko frontoitik. Egun horretarako egitarauan, hamaiketakoa, Baionara bisita, Oiartzungo Aduriz sagardotegian bazkaria eta arratsaldean Hondarribian denbora librea izatea aurreikusten da.
Bidaiaren prezioa 26 eurokoa da, horietatik 20 izena ematerakoan ordaindu behar direlarik.