ADUNA. DV. Adunako Asvinenea Arte Eszenikoen Zentruak Poltsiko Antzerki Lehiaketa eratu du. Parte hartu nahi dutenek apirilaren 16a bitartean dute izen emateko. Parte hartzeko 30 euro ordaindu behar dira seinale modura, baina lehiaketa amaitzean itzuli egingo dira. Honetaz gain, parte hartzaileek antolakuntzaren esku utzi behar dituzte antzerki-piezaren sinopsia edo testuaren kopia, piezaren titulua eta partehartzaileen izen-abizenak eta datu pertsonalak, kontakturako telefono bat eta piezaren behar teknikoak.
Izen ematea Asvinenean bertan egin daiteke, bai korreoz baita eskura, Zubitxiki auzoa 15, 20.150 Adunan, edota korreo elektroniko bat bidaliz info@asvinenea.com helbide elektronikora.