Viernes, 13 de abril de 2007
Registro Hemeroteca

en

EDICIÓN IMPRESA

ZUMARRAGA
Tanttakak 'Emakumeak Izarapean' antzeztuko du gaur Zelai Ariztin
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

ZUMARRAGA. DV. Gaur, gaueko hamar t'erditan, Tanttaka Teatroa taldeak Emakumeak Izarapean lana antzeztuko du Zelai Arizti aretoan. Aitziber Garmendia, Sara, Beatriz Martínez, Teresa Calo, Pilar Rodríguez eta Asier Hernández izango dira antzezle.

«Emakumeak Izarapean sexuaz mintzatzeko ikuskizuna da, emakumeen sexu bizitzaz hitz egiteko aitzakia. Emakumeek ohean dituzten irrika, fantasia, frustrazio, sekretu eta desirak ditu mintzagai. Agertoki gainean bost emakumezko, bost adin eta bost gizarte maila ordezkatzen dituzte. Gizonezko bat ere izango da, hainbat paper jokatuko dituena, aingeru guardakoa, konpainia goxoa, terapeuta, laguna, iritsi berri bat, oroitzapen bat, aita, suhiltzaileen burua», diote Tanttaka-koek.

«Gure iritzian, gizonok bezala emakumeok, burua galtzen dugu maitasunaren alorrean; nork bere burua eta aldamenekoa maitatzeko ahalmenean, berdin dio bikotekidea, laguna edo ama izan. Baina, sexua praktikatzerakoan, hain zuzen ere, maitaleak konfiantza behar du, kezkarik eza, bere buruari mugarik ez jartzea, atseginaren labirinto zentzugabe eta plazer emailean aurrera egiteko».

«Baina, aitor dezagun zintzo, hitz egiten al dugu gure sexu bizitzaz? Esaten al dugu nola pasatzen dugun ongi? Zer gustatzen zaigun eta zer ez? Norekin mintzatzen gara sexuaz? Bikotekidearekin? (...) Lagunekin? (...) Norbaite- kin?».

 
Vocento

Contactar | Mapa web | Aviso legal | Política de privacidad | Publicidad | Master El Correo

Canales RSS