Jueves, 12 de abril de 2007
Registro Hemeroteca

en

EDICIÓN IMPRESA

IPARRALDE
IPARRALDE / Kontseiluak Baionako hizkuntza-politika eza azaldu du
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

IPARRALDE. DV. Herriz herri ari da Kontseilua, Euskal Herriko 66 udalerrietan 2005eko azarotik 2006ko otsailaren bitartean egin duen hizkuntza-politikaren neurketaren emaitza azaltzen, eta lehen ondorioa izan da Ipar Euskal Herrian hizkuntza politikarik ia ez dagoela. Hain zuzen, hiriburua, Baiona azken aurrena geratu da sailkapen honetan, Tuteraren aurretik. Aturriko hiriak 0,02 puntu besterik ez du lortu, 0 eta 10 tarteko neurketan, erakutsiz garai hartan, behintzat, Baionako Udalak ez zuela ezer egiten euskararen alde.

Xabier Mendiguren Kontseiluko idazkari nagusiak azpimarratu zuen Baionako neurketaren emaitza bereziki kezkagarria dela. «Baionako hizkuntza-politika hutsaren hurrengoa da eta ahalegin berezia egin behar dugu hizkuntza-politika bat eraikitzeko».

Baionakoak ez ezik, Ipar Euskal Herritik aztertu diren beste bost udalerritan egoera ere ez da samurra. Justu Baionaren aurretik baitaude Hazparne (0,21 puntu), Angelu (0,22), Donibane Lohizune (0,23), Atharratze (0,4) eta Biarritz (0,56).

Emaitza triste hauek ikusiz, Kontseiluko ordezkariek Baiona zein beste udalerritako eragileak hizkuntza-politika berri bat egitera deitu dituzte.Jakes Bortayrouk, Euskal Konfederazioko kideak, adierazi zuen, gaur egun egoera zertxobait aldatu dela. Izan ere, duela zenbait hilabete Baionako Udalak hitzarmena izenpetu zuen Euskararen Erakunde Publikoarekin, euskarazko udal teknikari bat kontratatzeko. Honen bete beharra, udaletxe barruan euskara sustatzea izango da, hala nola, agirietan ala argitalpenetan. Gainera trafiko eta kaleetako seinaletan ere ikus daiteke euskararen presentzia, baita hainbat leku publikotako paneletan ere.

Exposición

El Castillo Nuevo de Baiona se está convirtiendo en el centro de cultura y patrimonio de la capital labortana y además de acoger las oficinas y sedes de distintos organismos y asociaciones culturales y patrimoniales, desde 2004 dedica una parte a acoger exposiciones de arte contemporáneo.

Durante estos días, hasta el día 15, puede verse la muestra Encuentros y Expresiones, organizada por la artista de Anglet Killy Beall que ha seleccionado obras de artistas plásticos de la región, sin poner límites al estilo. Entre los artistas seleccionados se encuentran Nicole Poustis, que presenta esculturas en piedra; su hermano Claude Poustis, con escul- turas en madera; Isabelle de Joantho y sus cuadros figurativos y abstractos o Anne Beigbeder, que pinta grandes lienzos llenos de personajes.

 
Vocento

Contactar | Mapa web | Aviso legal | Política de privacidad | Publicidad | Master El Correo

Canales RSS