EZKIO-ITSASO. DV. Martxoaren 15ean, Zozabarro guneko B, C eta D taldeen zozketak egin ondoren Ezkio auzoko Argindegi eraikineko beheko solairuan kokatzen den etxebizitzaren zozketa egin zuten, hau jabea duelarik dagoeneko.
Kontutan izan beharrekoa da Ezkio auzoan azken hamar urte hauetan etxebizitza berririk ez dela egin, eta gainera, bertan inolako eskaintzarik ez dagoenez, Udalarena den etxe honekin eskaera honi erantzun nahi zitzaiola. Honez gero zozketa batez herritarren bati saltzea erabaki zuten Udalekoek.
Zozketa honetan parte hartzeko ezaugarri desberdinak bete behar zituzten herritarrek, eta honez gero zozketa honetan hiru pertsona edo bikotek parte hartu zuten. Azkenean etxea Ruth Idiakez Alberdi eta bere bikotearentzat izan zen.
Orain zozketaren emaitza Ezkio-Itsasoko Udaleko Batzar Nagusiara eramango dute Udalekoek eta egin beharreko pausoekin hasiko dira.
Etxea
Etxebizitza honen salneurria 42.687,54 eurotakoa da, eta nahiz eta gauza dexente konpondu behar diren honetan bizi ahal izateko, 144,89 m2-ko zabalera duen etxea da. Honen barruan gela desberdinak aurkitzen ditugu: soto handi bat; hiru logela, 6,86 m2-ko trastelekua, bi korridore, sukaldea, etxeko sarrera, eta azkenik, etxeko ganbara ederra, 28,83 m2 dituena.
Beraz, etxe honek jabea badu dagoeneko, nahiz eta herriko Udalekoek oraindik pauso desberdinak eman behar dituzten.