Udaleko Euskara sailak euskal jolasen ikastaroa antolatu du Ordizian, lau eta zortzi urteko haurrentzat eta horien gurasoentzat. Maiatzaren 2, 9, 16 eta 23an izango da ikastaroa, 17:00etatik 18:30etara, eta gehienez ere 20 lagun onartuko dira, guraso eta seme-alaben artean. Helburua, euskara eta haur-jolasak uztartzea eta herriko gurasoei eta haurrei euskaraz jolasteko tresnak ematea da. Ikastaroan, jolas berriak ikasiko dituzte eta ohiturazkoetan jolasten jardungo dute: animazio jolasak, tradiziozkoak, esku-jolasak, goma-jolasak, korro jolasak, itsukakoak. Gurasoak jolasteko ohituraren sustatzaile garran- tzitsuak direla kontuan hartuta antolatu du Udaleko Euskara sailak jolas-ikastaroa. Izena emateko epea apirilaren 16an zabalduko da eta 25ean amaitu, eta Udaleko Herritarren Arretarako Bulegoan egin beharko da, edota 943 80 56 22 zenbakira deituta. 20 euro ordaindu beharko ditu guraso bakoitzak.