Domingo, 8 de abril de 2007
Registro Hemeroteca

en

EDICIÓN IMPRESA

TOLOSA
Asteazkenero, zinezale ugari biltzen ditu Alegiako Gaztetxean egiten den zine-klubak
Filme arrakastatsuez gain, ohiko pelikulen zirkuitutik ateratzen direnak ere eskaintzen dira Datorren asteazkenean, 'El laberinto del fauno'
Asteazkenero, zinezale ugari biltzen ditu  Alegiako Gaztetxean egiten den zine-klubak
Alegiako Gaztetxea. [A.G.]
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

ALEGIA DV. Asteazken gauetan, afaldu osteko kafetxoa hartu eta berehala igotzen da jendea gaztetxera, butakarik erosoena eta lekurik hoberena lortu asmoz, neguan gauza ederra baita salamandraren alboan jarri eta filme eder batekin gozatzea.

Hiru Oscar sari

Datorren asteazkenean, azkenaldian oso entzutetsu bilakatu den El laberinto del fauno filma izango da ikusgai. Hiru Oscar sari irabazi dituen Guillermo del Tororen filme honek 1944. urtera garamatza. Ofelia, 13 urte neskatoa, bere amarekin herri txiki batera joango da, eta bertan, fauno batekin, bizidun arraro batekin topo egingo du. Honek neskatoari esango dio printzesa bat dela, eta bere benetako erreinura itzuli nahi badu, hiru froga gainditu beharko dituela ilargi betearen aurretik.

Filme honetan, errealitatearen eta fantasiaren artean jauzika ibiliko gara etengabe, abentura eta emozio askoren artean.

 
Vocento

Contactar | Mapa web | Aviso legal | Política de privacidad | Publicidad | Master El Correo

Canales RSS