Domingo, 8 de abril de 2007
Registro Hemeroteca

en

EDICIÓN IMPRESA

TOLOSA
Abiatzekotan da Alegiako II. Bertso Paper Lehiaketa
Adinaren arabera, bi taldetan banatuko dira partehartzaileak: 16 urtetik beherakoak A taldean eta 16 urte edo gehiagokoak B taldean Oraingoz, helduen lehiaketarako baldintzak eman dira ezagutzera
Abiatzekotan da Alegiako  II. Bertso Paper Lehiaketa
Alegian oso erroturik dagoen zaletasuna dugu bertsolaritza. [USOZ]
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar
datuak Antolatzailea:

- Zazpi Astoren Gainean bertsozaleen taldea.



Laguntzaileak:

- Alegiako Udala.

- Aralar Institutua.

- San Juan Herri Eskola.



F Oinarriak:

Partehartzaileak bi taldetan banatuko dira, adinaren arabera. A taldean 16 urte baino gutxiagokoak, eta B taldean 16 urte edo gehiagokoak.



F A taldea:

Hauen baldintzak aurrerago zehaztuko dira.



F B taldea:

- Gutxienez 5 eta gehienez 10 bertso.

- Bertsoak gai eta doinu librean, baina ezinbestekoa doinuaren izena argi adieraztea.

- Partehartzaile bakoitzak nahi adina bertso sorta aurkez ditzake.

- Lanen aurkezpena maiatzaren 18a baino lehen, bi gutun itxitan: batean bertso lana eta bestean egilearen izena. Lanak Kultur Etxean entregatu edo zazpiastorengainean@euskalerria.org posta elektronikoan.



F Sariak:

- Maila bakoitzean lehen biak izango dira sarituak, epaimahaiak beste sari berezirik erabaki ezean.

- Sariak oparietan emango dira, 200 euro bitartean.



F Sari banaketa:

- Gaztetxoena oraindik zehazteke dago.

- Helduen sariak banatzeko bertso afaria ospatuko da.

Publicidad

ALEGIA. DV. Badira jada urte batzuk Zazpi Astoren Gainean bertso eskola sortu zenetik. Bertsotarako afizioa zutenak horretan trebatzeko asmoz sortu zen taldea, baina denborarekin, horrez gain, beste hainbat ekintza ere burutu dituzte, esate baterako, joan den martxoaren 10ean Andoni Egaña eta Amets Arzallusekin ospatutako bertso bazkaria.

Bai bazkari hark, baita burututako beste hainbat bertso saiok ere argi utzi dute herrian bertsotarako zaletasun handia dagoela. Hori dela eta, Zazpi Astoren Gainean bertso eskolak iaz Alegiako I. Bertso Paper Lehiaketa antolatu zuen, eta lehen edizio hark izandako arrakasta ikusirik, aurten bigarrena antolatzeari ekin diote. Antolaketan Alegiako Udala, Aralar Insitutua eta San Juan Herri Eskola izango dituzte laguntzaile.

Adinaren araberako taldeak

Bertso Paper Lehiaketako partehartzaileen artean bi talde egingo dira adinaren arabera. Horrela, 16 urte baino gutxiago dituztenak A taldean egongo dira, eta 16 urte edo gehiago dituztenak, berriz, B taldean. Bertso Eskolatik adierazi digutenez, «16 urtetik beherakoen lehiaketaren nondik norakoak Aste Santuko oporren ondoren zehaztuko ditugu, lan horretan eskoletako ordezkariekin elkarlanean baitiardugu». Beraz, gaztetxoentzako epe, baldintza eta gainerakoak, Aste Santuko oporren bueltan jakinaraziko dira.

Dagoeneko kaleratu direnak helduen lehiaketaren oinarriak dira. Talde honetakoak gutxienez bost eta gehienez hamar bertso idatzi beharko dituzte. Bertsoen gaia librea da, baita doinua ere, baina antolatzaileek azpimarratu dute ezinbestekoa izango dela doinuaren izena argi adieraztea. Baldintza horietan, partehartzaile bakoitzak nahi adina bertso-sorta aurkeztu ditzake.

Helduentzat, burututako lanak aurkezteko epea maiatzaren 18an amaituko da. Lan horiek entregatzeko modua ere zehaztu dute antolatzaileek. «Partehartzaile bakoitzak bi gutun itxi entregatu beharko ditu. Gutun batean bertso lana sartuko da, eta bestean egilearen izena, helbidea, telefono zenbakia eta beharrezko beste xehetasunak aurkeztu beharko dira. Horrez gain, partehartzaile bakoitzak izenorde bat pentsatu beharko du, eta izenorde hori bi gutunetan jarri beharko du, bai bertso lanaren gutunean, baita datu pertsonalenean ere».

Lanak Kultur Etxean entregatu daitezke, edo bestela, bertso eskolako helbide elektronikora ere bidal daitezke: zazpiastorengainean@euskalerria.org

Sariak

Eta lehiaketa guztietan bezala, hemen ere izango da saririk irabazaleentzat. Printzipioz, maila bakoitzean lehenengo biak izango dira sarituak, betiere, epaimahaiak beste sari berezirik erabaki ezean. Sariak oparietan emango dira, 200 euro bitartean.

Bertso afaria

Helduen sari banaketa egiteko, bertso afari bat ospatuko da maiatzaren amaieran edo ekainaren hasieran. Antolatzaileek adierazi dutenez, iaz ere halaxe egin zen eta «oso ongi atera zen». Beraz, aurten berriro errepikatzea erabaki dute. (Hau entzunda agian norbaiti zalantza sor dakioke sari banaketa ez ote den aitzakia bertso afaria - eta ondoren horrek dakarren guztia - ospatzeko, baina antolakuntzatik ziurtatu digute ospakizunaren muina sari banaketa dela, horretarako egiten dela afaria).

Sariak sari eta afariak afari, martxan da Alegiako II. Bertso Paper Lehiaketa. Seguru asko, bat baino gehiago izango dira bertsozale direnak baina jendaurrean abesteak erreparoa ematen dienak. Hementxe dute aukera paregabea, lasai ederrean eta inongo lotsa edo estuasunik pasa gabe euren etorriari ateak ireki eta bertsotan hasteko. Hortik hasita, urte batzuk barru nork jakin!

 
Vocento

Contactar | Mapa web | Aviso legal | Política de privacidad | Publicidad | Master El Correo

Canales RSS