Domingo, 8 de abril de 2007
Registro Hemeroteca

en

EDICIÓN IMPRESA

ANTZUOLA
ANTZUOLA / Txirrindulari Itzulia bi aldiz igaroko da bihar gure herritik
Deskargako gaina igoko dute bietan karreristek, 14:49an eta 15:59an
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

ANTZUOLA. DV. Ziklismoak hartuko du protagonismoa bihar, Pazko Astelehena, Antzuolan. Izan ere, Euskal Herriko Txirrindulari Itzulia bi aldiz igaroko da gure herritik.

Probako lehen etapa jokatuko da, Urretxutik irten eta Urretxun bukatuz, eta ibilbideak bi bider agertzen dira Antzuola zein Deskargarko gaina. Behetik gora pasatuko dira bietan, hau da, Bergaratik etorri eta Deskarga aldera zuzenduz.

Ordutegi azkarrenaren arabera, 14:49an izango da karrera Antzuolan lehenengo aldiz. Handik ordubetera, gutxi gorabehera, itzuliko da, Elosutik itzulia egin ondoren. Bigarrenean 15:59an du ordua.

Goi mailako txirrindulariak ikusteko aukera aproposa dute ziklismozaleek zein egunotan herrian geratu eta beste zer eginik ez dutenek. Deskargako orduak, berriz, honako hauek dira: 14:55 eta 16:05. Gainera, handik gertu bukatuko da etapa, Santa Barbaran, bostak inguruan, eta hara oinez zein bizikletaz joateko bideak badaude.

Aurten, Euskal Herriko Txirrindularia ez da berriz Antzuolatik igaroko. Beraz, urrun joan nahi ez izanez gero behintzat, gaurkoa izango da aukera bakarra.

Mezak

Pazko Domekako hiru meza emango dira gaur Antzuolan, hiru elizatan gainera. Goizeko hamarretan Uzarragakoan izango da; hamaiketan, Eukaristia Errukizko Amaren elizan; eta eguerdiko hamabietan, Antiguan.

Hiru ospakizun hauekin bukatuko dira Aste Santuko ekitaldiak gure herrian.

Jolas tailerra

Datorren astean neska-mutikoentzako hainbat ekitaldi antolatu dira.

Eskolako patioan egingo da lehena, eguazten goizeko hamaiketatik ordu batera. Jolasen tailerra da eta zortzi-hamabi urte bitarteko umeei munduko jolas tradizionalak erakutsiko zaizkie.

 
Vocento

Contactar | Mapa web | Aviso legal | Política de privacidad | Publicidad | Master El Correo

Canales RSS