MENDARO. DV. Ostiral Santua garu ospatzen da. Gure herrian elizkizunak izango dira: goizeko 10etan gurutze-bidea egingo da, Garagartzako elizaren aurretik Santakrutzera arteko ibilaldia eta, arratsaldeko 5etan Azpilgoetako elizan egingo da elizkizun nagusia.
Ibilaldi horretan Jesusen azken momentuak gogoratzen dira. Ibilaldiak kilometro eta erdiko iraupena du eta ehun metrotik ehun metrora gurutze bana jartzen da, 14 gurutze direlarik guztira. Gurutze bakoitzaren aurrean otoitz, kantu eta gogoeta egiten da Jesusen azken momentuak gogoan izanik.
Larunbata Santuan
Bihar Larunbata eta Pazko egunean mezak, beti bezala izango dira. Larunbatean ura eta sua bedeinkatuko dira ohitura legez.
Zikloturistak
Asteartea apirilak 10 azken eguna izango dela erropa eskatzeko, interesaturik dagoena direktibako kide batekin harremanetan jarri dadila.