ANTZUOLA. DV. Bederatzigarren urtez jarraian, balkoi eta leihoetako lore apainketa lehiaketarako deialdia egin du Udalak. Laurogeita hamar euroko bi sari jarri dituzte, epaimahaiaren ustez balkoi edo leihorik ederrenak dituzten bizilagunentzat. Datozen bi hilabeteotan ikusiz joango dira ea zeini eman dakioken saria. Ekainera arte dute astia. Izan ere, San Juan bezperan, ekainaren 23an, ezagutuko dira irabazleak.
Eliza
Gaur, Egubakoitz Santua, hainbat ospakizun egingo dira herriko elizetan. Goizez bi gurutze-bide edo kalbario izango dira: hamarretan Antiguako ermitan eta hamaika eta erdietan Errukizko Amaren elizan. Arratsaldez, seietan, ekitaldi bakarra dute: Jesusen heriotzaren ospakizuna eliza berean.
Bihar, berriz, Jesusen Piztuerako gaubeilari helduko zaio txanda, gaueko bederatzietan, Errukizko Amaren elizan hau ere.