Domingo, 1 de abril de 2007
Registro Hemeroteca

en

EDICIÓN IMPRESA

USURBIL
USURBIL / Udalaren kultura diru-laguntzak eskatzeko epea irekita dago
Martxoaren 22an argitaratu zen GAOn eta 30 egun naturaleko epea dago horretarako
USURBIL / Udalaren kultura diru-laguntzak eskatzeko epea irekita dago
Estudiante de Formación Profesional. [JOSU ARANBERRI]
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

USURBIL. DV. Herriko taldeek 2007. urtean kultur egitasmoak garatzeko Udalaren diru-laguntzak eskatzeko epea irekita dago. Izan ere, Usurbilgo Udalak, herriko elkarteek, bestelako erakundeek eta norbanakoek udalerrian egiten dituzten kultur eta gizarte zerbitzu ekimenak bultzatu eta sustatzeko asmoz, diru-laguntza deialdia arautuko dituen oinarriak argitaratu dira 2007. urtean zehar egingo diren jarduerak diruz laguntzeko.

Diruz lagunduko dena da kultur ekimenak garatzea, baldin eta Usurbilgo Udalak edo bere erakunde autonomoak egiten dituzten ekimenen osagarri badira edo ordezkatzen badituzte edo erabilera publikoko edo gizarte-intereseko jarduerak badira eta, beti ere, deialdi honetan ezartzen diren baldintzak kontuan izanda.

Diru-laguntza hauen subjektu onuradunak honako hauek izan daitezke: Usurbilen kultur ekimenak egiten dituzten pertsona juridiko zein fisikoak eta erakunde publikoak zein pribatuak, betiere, laguntza horien bidez erabilera publikoko edo gizarte intereseko jardueraren bat gauzatzeko asmoa badute edota helburu publikoren bat lortzeko lanean badihardute. Usurbilgo udalerrian beren egoitza duten elkarteek dirulaguntzak lortu nahi badituzte, Elkarteen Udal-erregistroan inskribatuta egon behar dute.

Eskariak Udaleko Erregistro Nagusian aurkeztu daitezke apirilaren amaiera bitartean. Udalak horretarako jarriko dituen eskari-orrietan. Diru-laguntza eskaera egiteko, dokumentazio hau eraman da Udalera: diru-laguntza eskari normalizatua, ekintzei buruzko fitxak, eskatzailearen NANaren fotokopia, Identifikazio Fiskalaren Kodearen kopia (edo NANaren kopia, hala badagokio) eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan egunera egotearen eta Ogasuneko betebeharrak betetzearen agiria.

Arlo bakoitzeko teknikariak dirulaguntza eskariak ebaluatu ondoren, txostena egin eta Soziokultura Batzordera eramango du, honek txostena kontuan hartuta, bere iritzia eman dezan. Ondoren, Dirulaguntzen Batzorde Orokorrak ebazpen proposamena egingo du. Batzorde Orokorra Udalean dirulaguntzak banatzen dituen batzorde bakoitzeko lehendakariak eta teknikariak, Udal idazkariak eta Udal kontuhartzaileak osatuko dute. Dirulaguntzak ematerakoan, berriz, arlo bakoitzean irizpide desberdinak kontuan hartuko dira.

 
Vocento

Contactar | Mapa web | Aviso legal | Política de privacidad | Publicidad | Master El Correo

Canales RSS