Domingo, 1 de abril de 2007
Registro Hemeroteca

en

EDICIÓN IMPRESA

COSTA UROLA
Juan Karlos Arellano izango da Aralar-EB koalizioaren zerrendaburua Azpeitian
Juan Karlos Arellano izango da Aralar-EB koalizioaren zerrendaburua Azpeitian
Arellano (erdian), Oxel Erostarbe eta Miren Garmendiarekin. [OIARZABAL]
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

AZPEITIA. DV. Aralar-Ezker Batua-Berdeak koalizioak aurkeztu du maiatzeko udal hauteskundeetan Azpeitiko zerrendaburu izango dena. 2003koetan ez bezala, Aralarrek, orain EB-Berdeakekin koalizioa osatuta, zerrenda aurkeztuko du Azpeitian, eta lehen aurkezte horretarako Juan Karlos Arellano aukeratu dute zerrendaren lehen tokirako. Arellano irakaslea da eta, besteak beste, urte askotan Azpeitiko Zine Klubaren kidea izandakoa.

Herenegun aurkeztu zen Arellano prentsaurrean, Aralarren Gipuzkoako koordinatzaile Oxel Erostarberekin eta Miren Garmendia aralarkide azpeitiarrarekin batera. Juan Karlos Arellanorentzat honakoa da politika mailako lehen esperientzia eta erabakia «erraza ez» dela izan aitortu arren, Udalean ikusten dituen «gabeziak» eta «koalizioaren ekarpenak» bultzatuta urra- tsa ematea erabaki duela esan zuen.

Eraginkor eta erabakior

«Originalak izan behar dugu, baina gauza errealetan», aldarrikatu zuen Aralar-EBren hautagaiak. Ordezkatuko duen koalizioaren helburuak gogora ekarriz, «erangikorrak eta erabakiorrak» izateko beharra nabarmendu zuen. Izan ere, eta Azpeitiko Udalean, «aspaldiko urteetan bide bateko jarrerak bakarrik» ikusi dituela esan zuen Arellanok, «bada garaia pixka bat aldatzeko» gaineratuz.

Aralar-EBk bere zerrenda osoa eta hauteskunde-programa aurrerago aurkeztuko baditu ere, zenbait gai aurreratu nahi izan zituen zerrendaburuak. Horrela, Udalak herriko ondarearen eta etxebizi- tzaren gainean bultzatutako politikak kritikatu zituen. Bi arlo hauetan hainbat «astakeri» egin dira, Arellanoren hitzetan, eta proposamenak ere egingo ditu: Basazabalen herriaren historiaren gaineko interpretazio zentroa, esaterako, eta lau urtean etxebizitza pribaturik ez eraikitzea.

 
Vocento

Contactar | Mapa web | Aviso legal | Política de privacidad | Publicidad | Master El Correo

Canales RSS