GETARIA. DV. Getariako skate-parkea hasiera batean otsailean amaituta egotea aurreikusten bazen ere, gure herrian kirol honen zaletuak ez daude zorioneko, lanen amaiera berriz atzeratu baita, oraingoan fabrikan parkeari forma ematerakoan kurbadurarekin arazoak izan dituztela-eta. Momentuz ez dago inaugurazio datarik, baina argi dago hau Aste Santua igaro baino lehen ez dela posible izango.
Lehenengo atzerapena igeltseritza lanengatik izan zen. Teorian, hauek amaitzen zirenerako skate-parkea fabrikan prest izango zuten eta kokatzea besterik ez zen izango. Lurra berdintzeko lanak otsailaren 27an amaitu zituen Nigurko igeltzeritza enpresak, baina skate-parkearen zain jarraitzen dute herriko gazteak.