Abiadura Handiko Trenaren inguruko informazio eta eztabaida prozesu bat jarri dute abian Alegian, apirilaren 1ean burutuko den herri galdeketa batekin biribilduko dena. Herritarren sinadura bilketarekin hasi zen prozesua, eta haren ostean, Parte Hartze Batzordea delakoa lanean hasi zen proiektuaren inguruko informazioa bilduz eta hura plazaratuz. Alegiako Udalaren izenean luzatu omen zituzten informazio eskaerak. Informazio prozesu hau osatzeko AHTri buruzko hitzaldiak antolatu nahi dituzte, kontra eta alde daudenen jarrerak bilduz. DV