Sábado, 17 de febrero de 2007
Registro Hemeroteca

en

EDICIÓN IMPRESA

BAI HORIXE
Kaosa
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

Nire armairua kaosa da. Batzuek esaten dutenez, nolako ar-mairua halako izaera. Nik ez nuke hainbeste esango ze, nahiz eta tarteka kaotiko xamar bihurtzen naizen, oro har pertsona lasaia eta ordenatua naizela uste dut. Badut ohitura urtaro bakoi-tzaren hasieran arropak ordenatzen hasteko. Neguko jer-tseak azpiko apaletan jartzen ditut eta kamisetak nagusi-tzen dira goian, eskura. Hori udaberri aldera egin izan dut beti. Baina aurten apenas egin dudan aldaketarik. Dena batera daukat. Lepo bueltoko nikiak eta kamiseta manga motzak. Plumiferoak eta narruzko txupak. Den-denak batera, bata bestearen gainean, edo azpian. Eta ez, oraindik ez gaude udaberrian. Oraindik gerta daiteke elurrak berriz ere gure mendiak zuritzea, eta horregatik nago desorientatuta. Nahastu egiten nau aldaketa klimatiko honek. Nik klima errutinarioa nahi dut. Udaberriko 18 graduak eta neguko 5 gradu ho-tzak. Neguan hotz sentitu nahi dut, eta udan, tarteka, sargori. Eta euri zaparradak maite ditut abuztuko arratsalde beroetan. Eta txokolate egin berri beroa hartu nahi dut abenduko haize hotzetik babesteko. Baina badirudi horiek denak atzean geratuko direla. Artikulu hau idazten ari naizela 20 gradu daude kanpoan. Inauteriak dira. Ez dakit mozorrotuko naizen ala ez, baina nire armairua kaosa da eta apal desordenatuek desoreka sortzen dute nire buruan. Beroak izaera irekia eta desinibitua ahalbidetzen omen du eta Brasilen bikinian atera-tzen dira inauterietan. Euskal He-rrian ere hamar urte barru top-lessean dantzan zeharkatuko al ditugu gure kaleak inauteriak ospatzeko? Ea horrelako zerbait imajinatzeko gai naizen... Bufa, nekez. Denborak ekarriko du barealdia.

 
Vocento

Contactar | Mapa web | Aviso legal | Política de privacidad | Publicidad | Master El Correo

Canales RSS