ORMAIZTEGI. DV. Urte hasierarekin batera adinekoen elkarteko bazkideek beraien elkartean kuota ordainketak burutzen dituzte.
Kuotak ordaintzeko epea lehengo astelehenean hau da urtarrilaren 22an ireki zen eta hilaren azken egunera arte ordainketak egiteko epea zabalik izango da. Kuoten ordainketak elkartean bertan egin behar dira.
Ordainketak egiteko ordutegia berriz arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara bitartekoa da. Kuota ordaintzeko unean berriz bazkide txartela eramatea derrigorrezkoa da zigilua jarri ahal izateko.
Beraz adinekoek gogoratu elkarteko kuotak ordaintzeko epean aurkitzen zaretela eta aipatu ordainketak urtarrilaren 31ra bitartean egiteko aukera duzuela.