Jueves, 25 de enero de 2007
Registro Hemeroteca

en

EDICIÓN IMPRESA

ALKIZA
ALKIZA / Ikastaro ugari antolatu dira urte honetarako
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

ALKIZA. DV. Aiztondoko Zerbitzuen Mankomunitateak hainbat ikastaro antolatu ditu 2007 urte hasierarako mankomunitateko herrietan. Alkizan kantu eta euskal dantza ikastaroak antolatu dira alde batetik, eta bestetik, ikastaro laburragoak Photoshop, yoga, eskulanak, sukaldaritza eta ipuin kontaketaren inguruan.

Kantu ikastaroa urtarrilaren 26an hastea dago aurreikusita. Eskolak Alkizako Kultur Etxean izango dira hilabete bakoitzeko laugarren ostiralean, 20:00etan.

Euskal cantza ikastaroa ere herriko Kultur Etxean emango da. Lehengo ikasleek eta berriek Garazi izango dute irakasle. Eskolak ostegunetan izango dira 20:00etatik 21:30era eta hilean 16 euro ordaindu beharko dira.

Eskulan, yoga, sukaldaritza eta Photoshop ikastaroak 20 ordukoak izango dira. Ipuin kontaketa ikastaroa, berriz, 6 ordukoa da.

Izen emateko edo informazio gehiagorako deitu 943693930 telefonora edo Aiztondoko Bulegora joan, Muñoa kalea 36 behea, Zizurkilen.

 
Vocento

Contactar | Mapa web | Aviso legal | Política de privacidad | Publicidad | Master El Correo

Canales RSS