Jueves, 25 de enero de 2007
Registro Hemeroteca

en

EDICIÓN IMPRESA

AMEZKETA
Ahotsak taldearekin mahai-ingurua ospatuko da bihar Amezketan
Herritar batzuen ekimenari esker antolatu da Gela polibalentean izango da arratsaldeko 8etan
Ahotsak taldearekin mahai-ingurua ospatuko da bihar Amezketan
Ahotsak emakume plataformaren ekitaldietako bat. [TELEPRESS]
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

AMEZKETA. DV. Bihar iluntzeko 8etan mahai-ingurua egingo da Amezketan Ahotsak taldearekin. Gela polibalentean izango da, plazan, liburutegiaren alboan. Bertan izango dira EAJko Gema Gonzalez de Txabarri, Batasunako Jone Goirizelaia, EBko Duñike Agirrezabalaga, EAko Onintza Lasa eta Aralarreko Aintzane Ezenarro. PSE-EE alderdiko Gemma Zabaleta ere etortzekoa zen baina arazo batzuk direla medio, bere ordez alderdi bereko beste ordezkari bat etorriko dela jakinarazi dute antolatzaileek.

Herriko emakume talde baten ekimenez antolatu da biharko mahai-ingurua. Beraietako hiruk azaldu ziguten nondik nora sortu zen asmo hau. «Orain dela urte asko, Guraso Elkarteko emakume talde bat biltzen hasi ginen, besteak beste, emakumeen eguna zela eta. Talde hori pixkanaka pixkanaka handituz joan da; hasieran 5 edo 6 lagun biltzen baginen, gaur egun 20-22 inguru elkartu ohi gara».

Emakume horiek komunean duten ia gauza bakarra Amezketakoak izatea da, gainontzean adin, giro eta seguruenik, pentsakera desberdinetakoak baitira. «Ez gara lagunak, ez gara kuadrila berdinekoak», azaldu ziguten, «baina urtean zehar gutxienez lauzpabost aldiz elkartzen gara, afaritxoren bat egiteko edo beste zerbaitetarako».

Ahotsak taldea sortu eta martxan jarri zenean, ikusi zuten Ahotsak-ek zuen filosofia nolabait beraiek ere bazutela. «Guztiak emakumeak dira, baina inguru eta pentsakera desberdinetakoak».

Horrela, euretako batzuen artean komentatzen hasi, eta bururatu zitzaien interesgarria izan zitekeela Amezketan Ahotsak taldearen hitzaldi edo mahai-inguru bat antolatzea. Ahotsak-eko kide batzuekin harremanetan jarri, proposamena egin eta baiezkoa eman zieten.

Horrela bada, Ahotsak taldearekin mahai-ingurua ospatuko da bihar, ostirala, iluntzeko 8etan Amezketako plazan dagoen gela polibalentean. Herritar hauek mahai-ingurura hurbiltzea gustatuko litzaiekeen guztiei gonbidapena luzatzen die.

 
Vocento

Contactar | Mapa web | Aviso legal | Política de privacidad | Publicidad | Master El Correo

Canales RSS