Jueves, 25 de enero de 2007
Registro Hemeroteca

en

EDICIÓN IMPRESA

BIDASOA
Dar-dar produkzioak Andersen ipuin idazlearen 'Ahatetxo itsusia' ikuskizuna dakar Amaia aretora
Emanaldia datorren igandean, hilak 28, izango da Adin guztietako ikusleei zuzendutako antzezlana da
Dar-dar produkzioak Andersen ipuin idazlearen 'Ahatetxo itsusia' ikuskizuna dakar Amaia aretora
'Ahatetxo itsusia' antzezlanaren une bat. [DV]
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar
D

FITXA
Antzezlanaren izenburua: Andersen, ahatetxo itsusia.

Taldea: Dar-dar Produkzioak.

Lekua: Amaia Kultur Zentroa.

Eguna: Igandea, hilak 28.

Ordua: 17.00.

Salneurria: 3.80 euro.

Emanaldiaren iraupena: 60 minutu gutxi gorabehera.

Sinopsia: Antzezlanean Andersen ipuin idazlearen bizitza kontatzen den heinean, Ahatetxo itsusia alegia ere kontatzen da.

Publicidad

IRUN. DV. Dar-dar Produkzioak taldeak Hans Christian Andersen ipuin idazlearen Ahatetxo itsusia alegia dakar Amaia Kultur Zentrora. Emanaldia datorren igandean, hilak 28, arratsaldeko bostetan izango da. Legorretako an-tzerki talde honek antzezlan honetan Andersenen bizitza eta ipuinak uztartu egiten ditu, ipuin idazlearen haurtzarotik hasi eta heriotzarainoko ibilbidea eginik.

«Andersenen ipuin ederren atzean zer egon litekeen eta zergatik idatzi zituen argitu nahi du antzezlan honek», diote Dar-dar Produkzioak taldetik, «ikuskizun honek gainera, Tchaikovskyren musika, jantzi koloretsuak eta eszenografia aldakor eta dinamiko baten bidez, beste garai eta leku batzuetara garamatza».

Urteurrena

Dar-dar Produkzioak antzerki talde gipuzkoarrak ekoizten duen bosgarren antzezlana da hau. Helburua, ipuin idazle daniarra gogoratzea da. Izan ere, «Hans Christan Andersen idazlearean jaio- tzaren 200. urteurrena ospatu zen duela bi urte eta helburu honekin, hainbat ekintza prestatzea erabaki genuen», zioten antzerki taldetik. Antzezlana arrakasta-tsua izan da eta, dagoeneko, hamabi emanaldi antolatu dituzte Euskal Herriko beste hainbeste herrialdetan.

«Adin guztietako ikusleei zuzendutako antzezlana dugu hau», zioten Dar-dar Produkzioak taldetik, «helburu pedagogikoekin antolatu dugu Andersen, ahatetxo itsusia.

Ikusleek begi aurrean ikusiko dute Andersenen izpiritu ireki eta sortzaileak bere bizitzako une latz eta gogorrak gainditzen nola lagundu zion».

Eta zein da Ahatetxo itsusia ipuinean kontatzen den istorioa? Irundar askok eskolan irakurritako alegia dugu hau eta bertan, ahate baldar eta itsusi samar baten istorioa kontatzen da. Bere anaiekin zer ikusirik ez duen ahate honek, luma ilunak ditu, ezberdina da eta horregatik, baserrian bizi diren beste animaliek irain egiten diote beti.

Egunetik egunera isekak aregotuz joan ziren eta azkenean, ahatetxoak baserritik ihes egitea erabaki zuen. Noraezean eta hilzorian aurkitu zuen bere burua behin baino gehiagotan, baina ahatetxoak ez zuen inoiz amore eman. Beltxarga eder baten itxura izatearekin amestu zuen askotan eta behin, bere islada uretan ikusi ondoren, animalia eder horretan bilakatu zela ikusi zuenean beste beltxargekin bizitzera joatea erabaki zuen.

Ahatetxo itsusia antzezlanean Asier Zinkunegi, Izaskun Lopetegi eta Elena Aparicio aktoreek egiten dute lan. Sarrerak 3.80 euroko salneurria du eta ondorengo lekuetan eskura daiteke: Servikutxa kutxazainetan, Telekutxan, www.kutxa.net eta www.irun.org web orrialdeetan eta Amaia Kultur Zentroko leihatilan.

 
Vocento

Contactar | Mapa web | Aviso legal | Política de privacidad | Publicidad | Master El Correo

Canales RSS