Jueves, 25 de enero de 2007
Registro Hemeroteca

en

EDICIÓN IMPRESA

AlDia
'Txakolina' eta 'chacolí' dira hitz zuzenak
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

Euskaltzaindko idazkari Xabier Kintanaren ustez, gaztelaniaz idaztean 'chacolí' idatzi beharko litzateke, eta euskaraz 'txakolina', «horrela nahasbiderik eta hizkuntzen arteko interferentziarik gerta ez dadin».

Ohar ba plazaratu du Kintanak, zenbait erabilera oker kritikatuz. Adibidez, Kintanak gogorarazi du 'Txakoli Eguna' esamolde okerra dela, eta 'Txakolinaren Eguna' dela egokiena. 'Txakolin Eguna', berriz, «berez 'El día de Chacolíes' esan nahi du, era aski mugagabean».

Etimologiaz, hau dio Kintanak bere oharrean: «Arabaren ipar eskualdean, Aiaran alegia, Bizkaian eta Gipuzkoan bezala, bertoko mahatsaz ardo berezia egiten da. Horren euskal izena txakolin da, eta kartel eta botiletan agertu ohi den era mugatuan 'txakolina', eta halaxe deitu eta deitzen diote euskaldun guztiek. Horregatik, euskal hiztegi guztietan ere halaxe agertzen da, salbuespenik gabe. Etimologia ezezaguna du, baina, Azkuek zioenez, '-in' bukaera 'edaria' adierazten duten beste hitz batzuetan ere aurkitzen da, esaterako 'ozpin' (ardo garraztua) eta 'pitikin' edo 'txuspin' (ur- -ardoa).

Kintanak gogorarazten du 'chacolí' hitza Real Academia Española-ren hiztegian agertzen dela, azalpen hau ematen zaiolarik bertan: «(Del eusk. txacolín) m. vino ligero algo agrio que se hace en el País Vasco, en Cantabria y en Chile».

Eta Euskatzaindiaren idazkariak dio, halaber, euskaraz jardutean 'txakolindegia' erabili behar dela edari hori egiten eta saltzen den tokiari izendatzeko garaian.

 
Vocento

Contactar | Mapa web | Aviso legal | Política de privacidad | Publicidad | Master El Correo

Canales RSS