Domingo, 21 de enero de 2007
Registro Hemeroteca

en

EDICIÓN IMPRESA

OIARTZUN
OIARTZUN / Haurtzaro mendi taldeak hilabete guztietan ibilaldi bat antolatzen du
OIARTZUN / Haurtzaro mendi taldeak hilabete guztietan  ibilaldi bat antolatzen du
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

OIARTZUN. DV. Haurtzaro Mendi taldea aurtengo ikasturtean ere oso fin ari da eta hilabetero antolatzen du ibiladi zoragarri bat. Hona ondoren, orain arte egindakoaren errepasoa. Joan den azaroaren 12an eman zioten aurtengo mendi irteerei hasiera. Igande hartan Lapurdiko litorala zeharkatu zuten eta oso txango bikaina antolatu zuten. Donobane Lohitzunetik abiatu eta itsasertzetik Hendaraino egin zuten itzulia. Eguraldi haizetsua izan bazuten ere, ederki aprobetzatu zuten egun erdia Lapurdiko inguru hau ezagutzeko.

Abenduaren 3an, berriz, urtean zehar egindako ibilaldi guztiei bukaera egokia emateko asmoz, Arditxurriko mehategiak ezagutzeko intentzioarekin abiatu ziren, erdipurdiko eguraldiarekin, gainera. Luberriko museoa ezagutu eta ikusi ondoren, Karrikako Artaso elkartean bildu ziren eta bertan, eta urteko amaierako festa moduan, guraso-sukaldari sutsu batzuek bazkari eder askoa prestatu zuten.

Urte berriari hasiera bikaina emateko asmoz, urtarrilaren 27an, kirola praktikatzeko eta ikasteko asmoz, ibilaldi zoragarri bat antolatuko dute Haurtzaroko mendizaleek. Aurreko urteetako arrakasta ikusirik, eskiaz gozatzeko aukera izango dute nahi dutenek. Horretarako, Sonport bailarara (Huesca) abiatuko dira, larunbata goizean. Bertan eguna fondoko eskia eginez igaroko dute. Horretarako, Errenteriako Urdaburu Elkarteko monitoreekin joango dira, eta hauek izando dira maisu egun horietan.

Eguna eskiatzen eman ondoren, ilunabarrean etxerako bidea hartuko dute eta gauerako Oiartzunen izando ditugu gure artean.

Otsailaren 25ean, zuhaitzak hostoz betetzen ari direnarekin batera, Goierri aldera joko dute. Bertan, Ataundik Lazkaorako bideari ekingo diote bertako bidegorria aprobetxatuz.

Ekitaldi gehiago

Martxoan bi erronka izango ditu mendi taldeak: batetik Eskolarteko Mendi Lehiaketako ibilbide neurtua antolatzea Oiartzungo herrian. Izan ere, Haurtzaro Mendi Taldea eta Girizia Mendi taldea ari dira antolaketa lanetan Gipuzkoako Mendi Federazioak horrela eskatuta. Eta, bestetik martxoaren 25ean, zeharkaldi bat antolatuko dute eta Zumaia eta Deba bitarteko paraje ikusgarriak ezagutzeko aukera eskainiko dute mendi taldekoek. Guztiontzat ezaguna da Zumaiako itsas ertzeak dituen ezaugarriak eta bertatik bertara ikusteko para izando dute.

Maiatzaren 20an, berriz, Aralar aldera joko dute Haurtzaroko mendizaleek eta bertan Nafarroako aldea ezagutuko dute.

Eta ikasturte amaierarako ere izango dute beste sorpresaren bat Ikastolako partaide guztiak txundituta uzteko. Ekainaren 10ean, ikasturte bukaera ospatzeko, Arabako Uribarri-Ganboako urtegian ari dira egonaldia prestatzen dagoeneko.

Benetan, azpimarragarria Haurtzaro mendi talde hau egiten ari den lana. Talde honetan ikastolako gurasoak daude. Esan behar dugu Haurtzaro ikastolako ikasleak eta gurasoak ere oso pozik daudela hilabetero antolatzen diren ekintza hauekin. Jarrai dezatela bide honetatik.

 
Vocento

Contactar | Mapa web | Aviso legal | Política de privacidad | Publicidad | Master El Correo

Canales RSS