Azken urteotan jende ugari daukazue begira, -ume, gazte, heldu eta zahar- Euskal herrian eta inguruetan, telebistaren bidez. Partida ikusgarriak eskaintzen dituzue. Gure haurrek eredutzat zauzkate, zuek imitatu nahian ibiltzen dira. Horregatixe gauza bat eskatu nahi dizuet faborez, ez dezazuela Jainkoaren izena alferrik erabili, are gutxiago iraindu. Eta gainera, ez da batere zentzuzkoa partida hasieran «Aitaren» egitea, gero mingaina askatu eta birao sortari ekiteko.
Ondo bizi, pilotariok, txapelik edo txapeldun, Jainkoa lagun!