Domingo, 21 de enero de 2007
Registro Hemeroteca

en

EDICIÓN IMPRESA

BAI HORIXE
Entzutea
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

Entzutea. Era askotan definitu izan da. Batzuentzat artea da; zenbaitentzat, ekintzara jo aurreko ezinbesteko fasea. Niretzat, entzuten jakitea da entzutea. Eta zer da entzuten jakitea? «Tabula rasa» bagina bezala entzutea, aurreiritzirik gabe hurbiltzea informazioari, konklusiorik ez aurreratzea.

Era horretan entzuteko, segurtasuna behar da. Segurtasun handia, beldurrak uxatzeko; adibidez, hizlariak bere sarean harrapatuko gaituen beldurra. Segurtasuna behar da, entzundakoa zuzen interpretatu eta baloratzeko.

Entzundakoak, berak aurkitu behar du kokagunea gure baitan, eta ez geuk aldez aurretik erabaki zeren ondoan ipini. Entzutea ez da matematika: 1+1=2; kimika baizik: bi elementuren (informazio zahar eta berria) konbinazioatik beste produktu ezberdin bat sortzen da, mundua ikusteko modu berria jaiotzen da gure barrenean.

Entzule onak izan nahi badugu, filosofo edo teologo izateari utzi egin behar diogu. Txorien abestia ez da filosofatzeko, entzuteko baizik. Ez dago ezer teologoak baino gauza aldrebesagorik: Jainkoari entzun beharrean Jainkoaz mintzatzen dira.

Bada jendea dena sailkatu behar izaten duena: adibidez, loreak. Horrela sortu dira milaka lore mota, latinezko izen arraro banarekin. Baina garrantzitsua ez da lorea sailkatzea, haren mezua entzutea baizik.

Ibaian barrena leun-leun, nekerik gabe, doan ura da entzutea. Entzuteko, ez da egin behar esfortzu handierik eta ahalegin berezirik. Zalgurdiaren trakatako hotsak ez du izan behar oztopo entzuteko. Batzuk ez dira isiltzen ixoka; jakina, gero ez dute ezer entzuten.

Eta ez egon hizlari handien zain; hizlari txikiek esaten dute egia. Horregatik entzuten diet nik, beti, hizlari txikiei.

 
Vocento

Contactar | Mapa web | Aviso legal | Política de privacidad | Publicidad | Master El Correo

Canales RSS