ALEGIA. DV. Alegiako gazteek 7e pasa pilota txapelketaren bigaren edizioa martxan jarri dute dagoeneko eta gogorarazi nahi dute bihar, larunbata, txapelketan parte hartu nahi duten guztiek bertan izena emateko azken eguna izango dutela. Izena emateko orriak ohiko tabernetan eta gaztetxean daude.
Behin izena emateko epea amaituta, datorren asteartean, urtarrilak 23an, antolatzaileek bilera bat egingo dute parte-hartzaile guztiekin Alegiako Inaxio Begiristain Kirol eta Kultur Etxean arratsaldeko 19.30ean. Bertan, txapelketako taldeak osatzeko zozketa egingo da, bikote parte-hartzaileei arautegia banatuko zaie eta inskripzioa ordaintzeko aukera izango da (bikoteko 20 euro).
Aipatu bezala, aurtengoa 7e pasa pilota txapelketaren bigarren edizioa izango da. Iazkoak sekulako arrakasta izan zuen. 28 bikotek parte hartu zuten guztira eta jende mordoa joan zen partidak ikustera. Antolatzaileek aurtengo edizioa ere joan den urtekoa bezain arrakastatsua izatea espero dute.