ORMAIZTEGI. DV. Gaurkoan herri eskolako ikasle txikienak danborra joaz arituko dira Sebastian Donearen bezperan.
Bihar larunbata, urtarrilak 20, Sebastian eguna denez eta eskolako haurrek klaserik izango ez dutenez, gaurkoan ospatuko dute Donostiako martxa eta Sarriegiren gainontzeko doinuak joaz.
Danborrada haur hezkuntzako gunean gauzatuko da eta eguerdiko 12:00etan emango zaio hasiera. Eskolako ikaslerik txikienek parte hartuko dute danborradan, hau da haur hezkuntzakoek. Lehenengo eta bigarren mailako ikasleak, berriz, entzule izango dira.
Aurreko asteburuan, bestalde, Gipuzkoa osoko herritetako danborradetako ordezkariekin Azpeitian ospatu zen danborrada erraldoiean partaide izan ziren herriko gaztetxoak ere. Oso gustora aritu ziren, bertan izan zirenen hitzetan giro bikainean ospatu zen. Azpimarragarria eta zoriontzeko modukoa izan zela diote jaialdiaren antolakuntza maila.