ATAUN. DV. Asteburu honetako kirol ospakizunak gaur hasiko dira Auzoeta Kiroldegian eskuz binaka jokatuko den Gipuzkoako kadete 2.mailako neurketa batekin, hain zuzen. Neurketa hau goierritarren arteko derbia ere izango da gainera, Atauan Bitor jatetxeko bikotea, Lazkao beste bikote baten kontra arituko baita. Partida hau gaur arratsaldeko 18:00etan jokatuko da.
Areto Futbola
Kirol mota honi dagokion neurketa berria bihar jokatuko da. 1go mailako Ataun Avia taldea alde batetik eta Oiartzungo talde bestetik arituko dira, larunbat arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Partidu honetan jokoan jarriko diren baloiak Erauskin harategiak eta Munduate aseguru etxeak eskainitakoak izango dira.
Mendi irteera
Igande goizez, Eskolako haur eta gurasoen hileroko mendi ibilaldi berri bat izango da. Oraingoan Arrondo auzotik irtengo dira parte-hartzaileak, goizeko 9:30ean, Olatako gaina, Ertzilegi baserria eta Urkillagatik barrena, berriro Arrondora itzultzeko.
Zine kartelera
Asteburu honetan Herri Antzokian ostegunetik igandera ikusiko den filma Infiltrados izenburua daramana izango da.
Aizkoateko Batzarra
Aizkoate Kultur Elkarteak bihar arratsaldeko 18:00etan lehen deialdian eta 18:15etan bigarren deialdian, bazkideen urteko Batzar Nagusia burutuko dute. Bertan urtean zehar Elkartearen inguruko gorabeherak aztertuko dituztelarik.