Viernes, 19 de enero de 2007
Registro Hemeroteca

en

EDICIÓN IMPRESA

ALEGIA
ALEGIA / Argazki zaharren egutegiak makina bat oroitzapen harrotzen ditu urtero herrian
Aurtengo irudien artean, Kimuberri antzerki taldearen obretako baten argazkia dago
ALEGIA / Argazki zaharren egutegiak makina bat oroitzapen harrotzen ditu urtero herrian
Kimuberri antzerki taldea, 1965eko martxoaren 28an, 'Markesaren alaba' obraren antzezpenean. [G.INTXAUSTI]
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

ALEGIA DV. Lehenengo urteetan jendea ezustean harrapatu zuen: postontzia ireki eta hara non zegoen egutegi bat, herriko argazki zaharrekin apainduta. Kalera atera eta beste konturik ez. «Ikusi al dek zein ateatzean plazako argazki hartan?», «Bai motel, hoi dek hoi piure!». Orain, berriz, herritarrak dira Gabonetan egutegiaren zain egoten direnak.

Irribarre asko eragin dituzte argazki horiek alegiarren artean. Helduenentzat aspaldiko kontuak eta komeriak gogoratzeko bide izan dira; gazteenek, aldiz, kontu eta komeria horiek ezagutzekoaukera izan dute. Zenbat etxeetan aritu ote dira egutegiaren inguruan jarrita argazki bakoitzeko pertsona bakoitza nor den identifikatzeko ahaleginetan! Batzuk erraz asko ezagutzen dira; beste zenbait ordea, ederki aldatuta daude. Eta hala izan behar gainera, urteek ez baitute berdin pisatzen guztiengan.

A.K.O. herri aldizkariak, Alegiako Argazkizaleen Taldeak eta Zazpi astoren gainean Alegiako Bertsozale Taldeak ateratzen dute egutegi hau. Argazkizaleen taldeak argazkiak lortzen ditu, bertsolariek bertsoa jartzen diote argazki bakoitzari eta A.K.O. aldizkariak horren guztiaren kudeaketa lana egiten du.

Aurtengo egutegia

Aurtengo egutegian ere bada makina bat argazki eder: 1950. urtean Tolosako inauterietan saltoka dabiltzan lau alegiar, Aldaba-Chiqui herriko futbol taldeetako baten argazkia, Langaurreko Festa egun batekoa, Luis Guridiren koruari Altzo Azpin ateratako argazkia, 1965. urtean Alegiako gazte talde batek Aiako Harrietara egindako mendi irteerako argazkia...

Uztaileko argazkia lehen herriko festetan egiten zen ekintza baten ingurukoa da, kukaina, alegia. Ohol edo taula bat jartzen zen ibai gainean aldamiotik zintzilik, ohola grasaz igurtzitzen zen eta ea nor iristen zen oholaren amaierara uretara erori gabe! Jendetza mordoa biltzen omen zen zubi zaharrean.

Eskuin aldean dagoen argazkia berriz, gazteen festa egun batekoa da. Bertan, ibilaldi neurtu baten ondoren, irabazlea saria jasotzen ari da, herriko txistulari gazteak atzean begira begira dituela.

Egutegiko argazkien artean bada aipamena merezi duen beste bat ere. Bertan, Alegiako Kimuberri antzerki taldea ikus daiteke, Markesaren alaba obra antzeztu zuen egunean, 1965eko martxoaren 23an, hain zuzen ere.

Inaxio Begiristain antzerkigileak sortu zuen Kimuberri taldea 1960an eta zortzi urteko bizitza izan zuen. Garai hartan zentsura oso zorrotza zen, baina hala ere, Euskal Antzerki mugimendua oso bizirik zegoen eta hortxe eman zituen lehen pausuak Kimuberri antzerki taldeak.

Geroago, Inaxio Begiristainek Intxurre antzerki taldea sortu zuen, hau ere Alegian, eta talde honek Begiristainek berak idatzitako Bata zu eta bestea ni obrarekin Azpeitiako Topaketetan lehen saria lortu zuten 1983an.

Esan bezala, antzerki zuzendari izateaz gain, idazle ere bazen Begiristain eta, besteak beste, hainbat antzerki obra utzi zizkigun (Hitz hutsak, Bizia bizi truk, Mugasleak, Errukirik gabe errudun, Bakartasun billa...). Ea antzerki tradizio honi eutsi eta urte batzuk barru, gaurko antzerki talderen baten irudia ikusten duten argazki zaharren egutegian.

 
Vocento

Contactar | Mapa web | Aviso legal | Política de privacidad | Publicidad | Master El Correo

Canales RSS