Viernes, 19 de enero de 2007
Registro Hemeroteca

en

EDICIÓN IMPRESA

BAI HORIXE
Xxl amak
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

Indiana Jonesi esan izan baliote bisturi batekin lortuko zuela betiereko gaztetasuna, ziurrenik bertan behera utziko zuen Grial santuaren bilaketa. Azken batean, merke eros daiteke egurrezko kopa bat edozein dendatan. Laster, silikona ere erosi ahalko da merkatal gune handietan, nork bere buruari inplanteak egiteko. Instrukzio gida eta guzti: zuloa egin, silikona loctiterekin itsa-tsi, giltza ingelesarekin ongi estutu eta Voila!

Ez dakiguna da bisturia konformatuko ote den. Kirurgia estetikoarekin bizi duen erromantze guztiz beroak eman ditu dagoeneko bere fruituak: XXL amak. Miraria egina da: 50 urteko emakume bat ama. Bai, oso polita. Oso hunkigarria amarentzat. Eta umea zer? Bisturiak ez du ondorio sekundarioetan pen-tsatu, baina jarri seme-alaben lekuan. Demagun guraso izan nahi dutela. Nork zainduko ditu bere umeak etorkizunean? Gauzak nola dauden kontuan hartuta, eta, kalkulua grosso modo eginda (ikasketak, lana lortzeko zailtasunak, hipoteka ), jar dezagun 32 urterekin animatzen direla seme-alabak munduratzera. XXL ama-amonak 82 edukiko lituzke. Hori, bizirik badago oraindik. Bisturiak nahi duena esan dezake, baina zer gertatzen da guraso bihurtu behar duten XXL seme-alabekin? Nork zainduko dizkie umeak? Jakina, oso polita da ama izatea 50 urterekin, baina taxuzko amona bat eduki-tzeko eskubidea kentzen diozu zure seme-alabari.

Edonola ere, ez kezkatu, irtenbidea daukat. Amonak alkilatzeko enpresa bat sortuko baitut. Zure ama XXL dela? Zaharregia amona lanak be-tetzeko? Lasai, gure enpresak etxera bidaliko dizu amo- na xarmangarri bat zure umeak zain ditzan. Interesatua bazaude, bidali zure curriculuma.

 
Vocento

Contactar | Mapa web | Aviso legal | Política de privacidad | Publicidad | Master El Correo

Canales RSS