Viernes, 19 de enero de 2007
Registro Hemeroteca

en

EDICIÓN IMPRESA

IDIAZABAL
IDIAZABAL / Areto futboleko bostek etxean jokatuko dute
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

IDIAZABAL. DV. Asteburu honetan Idiazabalgo areto futbolekoek bost partiduak etxean jokatuko dituzte. Idiazabalgo Gorrotxategiko mutilek gaur ostiralean jokatuko dute gaueko 22:30etan hasita, Zarauzko Euromar kafetegia taldearren aurka Zelaako kiroldegian. Asteburu honetan 3. maila Bn ez dago jardunaldirik baina izaldarrek hurrengo asteko partidua aurreratu egin dute. Hala, bihar larunbatean arratsaldeko 16:00etan jokatuko dute Hernaniko Yone boutique taldearen aurka Zelaako kiroldegian. Idiazabalgo Garabiko A senior neskek gaur ostiralean jokatuko dute illuntzeko 20:30etan Alegiko Intxurre taldearen aurka Zelaako kiroldegian. Idiazabalgo Garabiko B senior neskek eta Idiazabalgo jubenil neskek elkarren aurka jokatuko dute gaur ostiralean gaueko 21:30etan Zelaan.

Pasa den jardunaldiari dagokionez, areto futboleko bost taldeek ez zuten partidurik galdu. Idiazabalgo Gorrotxategiko mutilek Pasaian jokatu zuten partiduan 1 eta 3 irabazi zuten. Golegileak Iñigo Lizarralde eta Aritz Ugarte izan ziren azken hau bi golekin. Idiazabalgo jubenil neskek Tolosan jokatu zuten partiduan 1 eta 2 irabazi zuten eta Ane Izagirre izan zen golegilea.

Idiazabalgo Garabiko senior neskek, Ak eta Bk, elkarren aurka jokatu zuten partiduan 1-1 berdindu zuten. A taldeko golegilea Tania izan zen eta B taldekoa, berriz, Aiora Arozena. Eta azkenik, Idiazabalgo senior mutilek 4-4 berdindu zuten Aretxabaletako taldearen aurka. Hauek izan ziren golegileak: Hasier San Vicente, Gorka Zudaire eta Xabier Urteaga izan ziren azkena bi golekin.

Puesto de trabajo

El Ayuntamiento quiere contratar un trabajador de limpieza por una baja. Es posible que esa baja sea de larga duración, por tanto interesa la contratacion de un trabajador sustituto. El horario de trabajo será de 8 a 9 de la mañana y de 14.30 a 20.30 horas y la incorporación inmediata. El plazo para apuntarse finaliza el día 23 de enero, en el Ayuntamiento.

 
Vocento

Contactar | Mapa web | Aviso legal | Política de privacidad | Publicidad | Master El Correo

Canales RSS