Viernes, 19 de enero de 2007
Registro Hemeroteca

en

EDICIÓN IMPRESA

ATAUN
ATAUN / Pilota, futbito eta mendi irteera kirol asteburu honetako aukeretan
ATAUN / Pilota, futbito eta mendi irteera kirol asteburu honetako aukeretan
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

ATAUN. DV. Asteburu honetako kirol ospakizunak gaur hasiko dira Auzoeta Kiroldegian eskuz binaka jokatuko den Gipuzkoako kadete 2.mailako neurketa batekin, hain zuzen. Neurketa hau goierritarren arteko derbia ere izango da gainera, Atauan Bitor jatetxeko bikotea, Lazkao beste bikote baten kontra arituko baita. Partida hau gaur arratsaldeko 18:00etan jokatuko da.

Areto futbolaridagokion neurketa berria bihar jokatuko da. 1go mailako Ataun Avia taldea alde batetik eta Oiartzungo talde bestetik arituko dira, larunbat arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Partidu honetan jokoan jarriko diren baloiak Erauskin harategiak eta Munduate aseguru etxeak eskainitakoak izango dira.

Igande goizez, Eskolako haur eta gurasoen hileroko mendi ibilaldi berri bat izango da. Oraingoan Arrondo auzotik irtengo dira parte-hartzaileak, goizeko 9:30ean, Olatako gaina, Ertzilegi baserria eta Urkillagatik barrena, berriro Arrondora itzultzeko.

Zine kartelera

Asteburu honetan Herri Antzokian ostegunetik igandera ikusiko den filma Infiltrados izenburua daramana izango da.

Aizkoateko Batzarra

Aizkoate Kultur Elkarteak bihar arratsaldeko 18:00etan lehen deialdian eta 18:15etan bigarrenen, bazkideen urteko Batzar Nagusia burutuko dute. Bertan urtean zehar Elkartearen inguruko gorabeherak aztertuko dituzte.

 
Vocento

Contactar | Mapa web | Aviso legal | Política de privacidad | Publicidad | Master El Correo

Canales RSS