Jueves, 18 de enero de 2007
Registro Hemeroteca

en

EDICIÓN IMPRESA

ORMAIZTEGI
ORMAIZTEGI / Adineko alargunek jasotzen duten erretiroa salatzeko elkartasun konzentrazioa antolatu da
Hilaren 23an burutuko da, goizean, Donostian
ORMAIZTEGI / Adineko alargunek jasotzen duten erretiroa salatzeko elkartasun konzentrazioa antolatu da
Erretiro hobea aldarrikatzen dute aspalditik adinekoek. [DV]
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

ORMAIZTEGI. DV. Gipuzkoako probintzian 65 urte baino gehiagoko adinekoek eta alargunek kobratzen duten erretiroa behar bestekoa ez denez, aipatu egoera salatzeko eta elkartasuna adierazteko konzentrazioa antolatu da.

Azken bi urteetan jubilatuen etxeek, gure herrikoak barne, emakumeen elkarteek, nagusilanek, Caritasek eta Gueskek osatzen duten Goierri eta Urola Garaiko Plataforma Sozialak, 65 urte baino gehiagoko adinekoek eta alargunek Gipuzkoan bizi duten egoera salatu eta behar besteko erretiroa kobratzera iris daitezen lanean dihardute.

Oraingoan Donostian ospatuko den konzentrazio publikoaren bitartez bi eskari nagusi luzatu dituzte. Batetik erretiroa SMI lanbideentzat eta 65 urtez goitiko adinekoentzat eta alargunentzat gutxieneko soldata bete arte osatzea. Bigarren Foru Aldundiari adinekoentzat igogailuak, sarbideak eta espazioak orokorrean hobetu eta duintzeko plangintza bat landu dezala eskatzea.

Antolatzaileek jakitera eman nahi dute, Araba eta Nafarroan bakoitzak bere foru baliabideekin aipatu arazoa konpondu dutela. Gipuzkoan Barne Produktu Gordina %24 handiagoa da Espainiako BPGaren aldean eta %11 puntu handiagoa Europako Batasunean baino. Baina bizitzeko baldintzak garestienetakoak dira.

Bestetik pertsona horiek beraien bizitzaren erdia lanean aritu direla diote antolatzaileek, egun aurrerapena lortzeko eta Gizarte politikarekin, Espainiako Estatuan ezarritako gutxieneko soldataren eskalatik kanpo utzi dituztela, hau da SMItik kanpo.

Kozentrazio publikoa, urtarrilaren 23an, goizetako 11:00etan Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean ospatuko da. Aipatu konzentrazioa jubilatuen etxeek, gure herrikoak barne, emakumeen elkarteek, nagusilanek, Caritasek eta Gueskek deitu dute hau da Goierri eta Urola Garaiko Plataforma Sozialak. Bestetik hainbat erakunde eta sindikatuen elkartasuna ere jaso dute, besteak beste ELA, CC OO, LAB, UGT, LSB-USO eta aurre jubilatuen elkarteena. Lerro hauetatik jaso ezazue antolatzaileen izenean aipatu kozentraziora joateko gonbitea.

Traste zaharren bilketa

Sasieta Mankomunitatetik bideratuta gure herriari dagokionez hil bakoitzeko lehenengo eta hirugarren ostiraletan traste zaharren bilketa egiten da. Urtarrileko bigarren hamabostaldiko bilketa bihar ostirala, urtarrilak 19 egingo da.

Dena den biharkoan ohizko traste zaharren bilketaz gain gabonetan etxeetan apaingarri gisa erabilitako pinuen bilketa ere egingo dute. Pinuak jaso ondoren berziklatu egingo dituzte konpostan bilakatuz, ondorren ongarri gisa erabili ahal izateko. Aipatu pinuak traste zaharrak ateratzen diren gune berdinetan utzi beharko dira. Beraz gogoratu bai traste zaharrak eta baita pinuak ere atera eta jasotzeko eguna biharkoa dela.

 
Vocento

Contactar | Mapa web | Aviso legal | Política de privacidad | Publicidad | Master El Correo

Canales RSS