Jueves, 18 de enero de 2007
Registro Hemeroteca

en

EDICIÓN IMPRESA

BAI HORIXE
Aldaketa klimatikoa
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

Pozarren gaude eguraldi ederrarekin. Udaberri betikotuan gaudela dirudi, ez ho-tzaldi, ez txingor, ez gorputz dardarizorik. Loretan dira aurki arbolak, neskatoak, negutegietara joan ziren piztia nekatuak. Poz hau, baina, ez da osoa, ez da berezkoa, ez da egiazkoa. Urik ez dago gure zingiretan, eta eurite biblikoaren parekorik bota ezean, laster itoko gara denok egarriz eta minez.

Ez gaude bakarrik zoritxarrean ordea, eta horrek arin-tzen digu pena eta kontzien-tzia gaiztoaren zama. Espainiako partean hemen baino okerrago daude jakina, inoiz baino okerrago gainera, baina Alpe eta Europako iparraldean ere halamoduz dabiltza, elurrik egiten ez duela.

Beraz, bana ditzagun erruak, birzikla dezagun gure utzikeria lotsagarria herri aurreratuetako gizabanako guztien artean. Denek daukagu errua, ergo errua ez da inorena. Aldaketa klimatikoak ez omen du ja konponbide edo atzerabueltarik, eta terapia paliatiboak (aringarriak) baizik ez zaizkigu gelditzen, triskantza ekologikoa apurño bat atzera dadin.

Berrogei urte barrurako espero omen dira aldaketa honen ondoriorik latzenak, eta nik orduan laurogeita zor-tzi urte ondo beteak izango ditut. Ez dut askoz ere gehiago bizitzeko esperantzarik gordetzen. Beraz, gauzak halaxe badihoaz, ez nago ni kexatzeko moduan. Itsaso-maila metro bete igoko dela, hainbat abere eta landare desagertuko direla, basamortua izugarri haziko dela..., zer axola ote dio horrek guztiak laurogeita lau urteko agure idazle neka--neka egindakoari? Zer axola ote dio, ein?

 
Vocento

Contactar | Mapa web | Aviso legal | Política de privacidad | Publicidad | Master El Correo

Canales RSS