Aurten hamar urte beteko dira Zahar Berri egitasmoa sortu eta Arrasateko euskaldun berriei laguntzeko proiektua eratu zenetik eta bertatik euskaldun zaharren bila jotzen dute herritarrengana. Gaur egun, 13 talde inguru (hiru bat pertsona bakoitzean) elkartzen dira herrian eta egitasmoa aurrera doa, baina euskaldun berriak itxaroten era badaude, euskaldun zaharren batek noiz izena emango duen zain. Zahar Berriko ekintzetan izena eman eta hauen gainean informazioa nahi duenak 943-771228 telefonora deituz eskuratu dezake, edo zaharberri@aedelkartea.org helbidera posta elektroniko bat bidaliz.