OIARTZUN. DV. Euskal Herriko III. Pala Txapelketa irekiko, asteburuko emaitzak hauek izan ziren: Larunbatean, urtarrilaren 13ean,
hirugarren mailan: Maiz-Mendiberri (30)/ Ansa-Ollokiegi (17); berriz, bigarren mailan: Madariaga-Saizar II (30)/ Ibilkor- Ugarte (14); Iñiguez-Txetxu (17)/ Landa-Galarraga (30); Sarasti-Roteta (30)/Salabaerria-Salaberria (11); azkenik, 1. mailan, Peluaga-Huegun (30)/Txanton-Juaristi (16); Hita-Zumeta (27)/ Garikoitz-Bikutze (30); Ssantesteban II-Roteta II (30)/Txoperena-Atorrasagasti (27).
Igandean, urtarrilaren 14ean partida hauek jokatu ziren: bigarren mailan, Goiburu-Etxarri (30)/ Egialde-Garmendia (27); Galdos- Galdos (30)/ Almandoz-Zunzunegi (08); 1. mailan: Sarasola-Goñi (12)/ Antxordoki I-Teletxea (30).
Beraz, beste hamar partida jokatu ziren pasa den aste bukaeran eta horietatik azpimarragarrienak larunbatean jokatutako lehen mailako bi partiduak eta igandean jokatutako bigarren mailako partidua izan ziren.
Larunbatari dagokionez, batean Garikoitz eta Bikutze bikoteak, ordu t´erdiko partidu orekatu eta gogor baten ondoren, 27 eta 30 irabazi zioten Hita eta Zumetari. Partidua oso ona izan zen, bi bikoteak nibel handia dutelako eta bakarrik, azken momentuan erabakitakoa. Esan behar da, irabazle suertatu zen Garikoitz aurrelaria, azken tantoan txorkatilan lesionatu egin zela eta hurrengo kanporaketarako sailkatu direnez, zalantzan dagoela jokatu ahal izango duen ala ez. Beste partiduan Santesteban II irundarrak eta Roteta II oiartzuarrak 30 eta 27 irabazi zioten Txoperena I eta Atorrasagasti bikoteari. Partidu hau ere oso orekatua joan zen, ala ere irabazleek beti joan ziren aurretik eta bukaeran bakarrik hurbildu zitzaien Altzako bikotea.
Igandean jokatutako bigarren mailako partiduan berriz, Goiburu eta Etxarrik 30 eta 27 irabazi zioten Egialde eta Garmendia bikoteari. Partidu hau ere oso luzea izan zen, ia bi ordukoa eta oso parekatua. Beste zazpi partiduetatik, zerbait aipatzekotan esan Sarasti eta Roteta I oiartzuarrek izugarrizko partidua jokatu ondoren, 30 eta 11 irabazi ziotela Salaberria - Salaberria lehengusuei. Bi bikoteen arteko partidua aurretik oso parekatua izango zela espero zen baina ez zen horrela gertatu, gehienbat, irabazleak eta iazko txapeldunak oso ongi jokatu zutelako.
Datorren aste bukaerako partiduak ondorengoak izango dira.
Larunbata, urtarrilak 20, arratsaldeko 15:30etan hirugarren mailakoa: Iosu-Satostegi/ Raul-Iñaki;
Santesteban I-Errekalde/ Leunda-Leunda; bigarren mailan, Etxeberria-Zapirain/ Soraluze-Soraluze; lehenengo mailan, Otegi III-Zapiain/Antxordoki II- Txoperena III. Igandean, urtarrilak 21, goizeko 9:00tan, 2. mailakoa, Jagoba-Alfonso/ Olaizola-Arruti; 1. mailan, Peluaga-Huegun/ Aierdi-Garrido, eta bigarren mailan, Aritz-Oidui/ Zamorano-Ugarte.
Saskibaloia
Joan den asteburuan, Oiartzungo Haurtzaro Saskibaloi Taldeak garaipena lortu zuen Bergarako Candy taldearen aurka (51-61) Regionaleko lehen mailara igotzeko faseko hirugarren jardunaldia irabaziz. Oiartzungo taldeak, oso indartsu hasi zuen partida, gogor defendituz, eta erasoan, pibotekin jokatuz, hauen altuera handiagoa aprobetzatuz. Honela, lehen laurdena 2-13 amaitu zen, eta bigarren laurdenean, oiartzuarrek ere kanpotik asmatu zuten, lehen zatia, partiduko alderik handienarekin amaituz (8-31).
Atsedenaldia eta gero, etxeko taldea partiduari buelta ematen saiatu zen hiruko jaurtiketa asko asmatuz, hirugarren laurdena 10 puntuko aldearekin amaituz oiartzuarren alde (32-42). Azken laurdenean, oiartzuarrek aldeari eustea lortu zuten partidua irabaziz (51-61). Urte berriarekin batera, oiartzuarrek denboraldi hasieran igoera fasea jokatzera eraman zuen joko ona berreskuratu dutela dirudi. Partidu hontako saskiratzaileak: Iker Arias (1), Jose Miguel Astinza (8), Asier Jáuregui (11), Igor Puente (2), Eber Dosil (-), Mikel Arabolaza (18), Josi Gonzalez (17), Eneko Garro (4).
Hurrengo jardunaldian, Haurtzaro Saskibaloi taldea, Lezoko Allerru taldearen aurka arituko da, oiartzungo Elorsoro kiroldegian arratsaldeko 16:00tan.