Martes, 16 de enero de 2007
Registro Hemeroteca

en

EDICIÓN IMPRESA

BAI HORIXE
Eguraldiaz
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

Orain urtebete «Iragarpenak» izeneko zutabea publikatu nuen hementxe, 2006ko zotal egunen gainean. Zotal egunak urteko lehen hamabi egunak dira: horiek nolako, halakoxeak ateratzen omen dira urteko hamabi hilabeteak ere, hurrenez hurren. Eguraldiari dagokionean, bistan da. Iazko lehenbiziko hamabi egunetan zorrozki erreparatu nion aroari, eta datuak jaso ere xehe-xehe jaso nituen. Iazko hamabi hilabeteak joan ziren. Beraz, bada, garaia da ditxosozko zotal egunen egiatasuna egiaztatzeko: araua bete ezean, zotal egunen kontua ipuintzat jotzeko; eta beteenean, berriz, aintzat har-tzeko aurrerantzean.

Honetara nuen laburbildu 2006ko lehen hamabi egunetako giroa: «Goia estalia beti, noiz ilun noiz zuri; eguzkiaren arrastorik ez; euri zaparradak sarri, euri txikia maiz; giro muzin, umel, busti, hits, heze tristea egunero Seinale horiei erreparatuenean, agirian dago gauza: aurten ez dugu giro epelik izango; noiz tzar-tzar noiz mehe-mehe, ez gara euri lanbrotik libratuko; ibaiek eta uharkek gainezka egingo digute; ez dugu eguzki izpirik ikusiko Errukienak gara!».

Zer ? Zer diozu, sekulako urterik lehorrena, eguzki- tsuena (bigarren erdian, bederen) tokatu zaigu-eta iazkoa!? Zotal egun bedeinkatuek kale galanta, ez da? Ipuina da kontu hori guztia noski. Eguraldi-gizon sinestunak etorriko zaizkit orain esanez iazko hori salbuespena izan dela, eta, latinarekin ikasi genuen bezala, «salbuespenak araua duela berresten». Tira, ba Hala bada, aurtengo lehen hamabi egunetako giroa ikusita, errukienak gara berriro ere, errukienak garenez! Kiskaliko baikara, kiskaliko; eta ez baitugu iturria irekitzen lanik izango. Hurrengo urtarrilean esango dizut

 
Vocento

Contactar | Mapa web | Aviso legal | Política de privacidad | Publicidad | Master El Correo

Canales RSS