Domingo, 14 de enero de 2007
Registro Hemeroteca

en

EDICIÓN IMPRESA

ZIZURKIL
Shanti Torneoa, Intxurreko infantilentzat
Eguberritako Torneo hau irabazten duen bigarren aldia da aurtengoa Senitarteko, lagun eta zaletu ugari joan zen Zaldibarrera Renobales animatzera
Shanti Torneoa, Intxurreko infantilentzat
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

ALEGIA. DV. Gogorra izan omen zen finala. Berdinketarekin amaitu zen partida eta garaipena penaltietara jokatu behar izan zuten, horrek dakartzan urduritasun, presio eta gainerako guztiekin. Azkenean, ordea, Intxurre taldeko infantilek ekarri zuten Alegiara XXV. Eguberritako Shanti Torneoko trofeoa.

Shanti Kirolak taldea izan zuten aurkari finalean. Galtzen hasi ziren alegiarrak, baina partidari buelta ematea lortu eta Xabat Renobalesen mutilak 2-1 aurretik jarri ziren markagailuan. Joseba Arrospidek sartu zituen bi golak. Norgehiagoka amaitzeko minutu gutxi batzuk falta zirela, ordea, tolosarrek berdinketaren gola sartu zuten eta bina bukatu zen partida.

Penaltien txandan erabaki behar izan zuten, beraz, trofeoa nork eramango zuen. Seina penalti jaurti zituzten eta azkenean, Intxurre garaile.

Jende asko joan zen finala ikustera. Gainera sari banaketan izan ziren Mikel Alonso eta Iñigo Díaz de Cerio Realeko jokalariak eta Wazemank telebista saioko Jon Iraola aktorea, eta horrek, nola ez, emozio gehiago eman zion kontuari.

Sari banaketaren unean, Intxurre Futbol Taldeak oroigarri bat oparitu zien Shanti Torneoko antolatzaileei, torneoaren XXV. edizioa dela eta.

Txapeldun izan ziren infantil mutilez gain, Intxurreko beste hiru taldek ere jokatu zuten Eguberritako Shanti Torneoa. Benjamin mutilek hiru partida jokatu eta hirurak irabazi zituzten. Alebin mutilak, berriz, final laurdenetan kanporatuak izan ziren, eta infantil neskek ezin izan zuten sailkapenik lortu.

Intxurrek Eguberritako Shanti Torneoa irabazi duen bigarren aldia izan da honako hau. Lehen aldiz, duela bost urte irabazi zuten-eta.

Intxurreko infantil mutilak oso denboraldi ona egiten ari dira aurten. Gipuzkoako Txapelketarako sailkapen partidak jokatzen ari dira eta oraingoz, guztiak irabazi dituzte. Bi partida geratzen zaizkie jokatzeko, baina ia seguru esan daiteke aurten Gipuzkoako Txapelketa jokatzeko moduan izango direla.

Hemeretzi jokalarik osatzen dute Intxurreko infantil mutilen taldea. Horietatik bi Amezketakoak dira, lau Anoetakoak eta gainerakoak Alegiakoak. Ea Gipuzkoako Txapelketatik halako berri gehiago ekartzen dizkiguten!

 
Vocento

Contactar | Mapa web | Aviso legal | Política de privacidad | Publicidad | Master El Correo

Canales RSS