ORMAIZTEGI. DV. Lehengo igandean, urtarrilaren 8an, Jaunaren Bataioaren eguna ospatu zuen Elizak. Aitzitik herriko Kristau Elkartean bataioak ospatu ziren. Orduan hiru haur izan ziren bataiatuak, dena den familiartekoen lan arazoak bitarteko izanik haur bat bataiatzeko geratu zenez gaurkoan bataiatuko dute. Beraz gaur eguerdiko 12:00etan ospatuko den mezetan bataiatua izango da.
Urtean zehar lau garai desberdinetan ospatu ohi dira bataioak herriko kristau elkartean, urteko lehenengoak Jaunaren Bataioaren egunarekin bat etorriz egiten dira. Hurrengoak, berriz, pazko igandean, hau da, apirilean izango dira.
Gaur bataiatua izango den haurraren gurasoek, aita-ama bitxiek eta gainontzeko senditarrek jaso ezazu zorionik beroena.