IRURA. DV. Urtarrila edo otsailean eman nahi dio hasiera Irurako Udalak 2007rako antolatu dituen bi ikastaro berriei: euskal sukaldaritza sortzaile berria eta arddenagailu bidezko argazkigintza eta argazki ukitua. Ikastaroen prezioa 30 eurokoa izango da eta urtarrilaren 19ra arte dago haietan izena emateko epea.
Ikastaroak bi orduko saiotan emango dira eta guztira 30 orduko iraupena izango dute. Parte hartzeko adin nagusia izan behar da. Interesaturik daudenek udaletxean edo liburutegian eman dezakete izena, baita 943 69 elefonora deituz edo kultura.irura@udal.gipuzkoa.net posta elektronikora idatziz ere.