Domingo, 14 de enero de 2007
Registro Hemeroteca

en

EDICIÓN IMPRESA

AlDia
Jesusen ordua
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

Jesusek maite du bere ama Maria, benetan eta inork bere ama maite izan duen bezala maite ere. Baina, bada Jesu Kristorentzat, mundu honetako ama baino lehenagokorik: zeruko Aita. Jesus, Aitari begira izango da beti. Jesusen ordua Aitak markaturikoa izango da. Ondo garbi azaltzen da hori gaurko ebanjelio pasartean. Bere amak egiten dion eskabideari, hau izango da Jesusen erantzuna: "emakume, oraindik ez da nire ordua". Zeruko Aitak markaturikoa izango da, ez besterik, nahiz eta amaren eskabideari mirari bat eginez erantzungo dion.

Laugarren ebanjelioan esaera hauek erabiltzen dira: "iritsi da ordua", "nire ordua ez da oraindik etorri". Jesusen "ordua" Bazko misterioaren aipamen garbi-garbia da, eta bazko misterio honetan sartzen dira, bai gurutzeko heriotzaren oinazeak, bai piztuera, igokundea eta Izpiritu Santuaren etorrera. Galileako Kanan egindako lehen seinale edo miraria bere aintza, aldez aurretik agertu zuen gertakaria da eta gertakari honek makurtu egin zituen ikasleak, lehen baino gehiago, Jesusengan sinestea.

Aitaren lehengotasunak, ordea, ez dio itzal egiten Jesusek amari dion maitasunari. Beste neurri batean izango bada ere, ama Mariaren ordua ere, zeruko Aitarenarekin bat dator. "Egin bedi nigan Zuk diozuna" izan zen beti ama Mariaren erantzuna. Bai Semea, bai Ama, biak ordu berean zebiltzan: Aitarenean.

Ama Maria bera izan da Seme Jesusen ikasle eta jarraitzaile zintzoena.

Hori dela eta, kristau elkarte edo elizak, beti izan dio Mariari eraspen berezia, eta bera aurkeztu izan du bitartekorik onena bezala, Jesusekiko harremanetan. Guri bezala, sarritan, ulergaitza zitzaion Mariari Aitaren asmoa eta Jesusen portaera, baina Mariak ez zion behin ere bizkar eman Jainkoari.

Utzi iezadazue, elizaren kantarekin lantxo hau bukatzen: "Maria, gure oihuak maitez entzuten dituzu, eskean gatozkizunoi, arren, lagun egiguzu. Zaitzagun mundu beltzean, gure begientzat izar; zaitzagun mundu gaiztoan, gure bihotzentzat indar".







EBANJELIOA MINTZO I 943 473311

 
Vocento

Contactar | Mapa web | Aviso legal | Política de privacidad | Publicidad | Master El Correo

Canales RSS