Sábado, 13 de enero de 2007
Registro Hemeroteca

en

EDICIÓN IMPRESA

BAI HORIXE
Hitler eta panpinak
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

Panpina puzgarriak Hitelerrek asmatu zituela entzun nuen. Itxuraz, 1941 urte inguruan, Adolf Hitler diktadoreak Olen Hammussen medikuari panpina puzgarri bat sortzeko eskatu zion. Hartara, harreman sexualek eragin ditzaketen gaixotasunetik at, arrazak nahastu gabe gozatu ahal izango lukete soldaduek sexuaz. Panpinak halabeharrez izan behar zuen arioa: 1,70 metrotik gora, ilehoria, begi urdinak eta ezpain zein bular oparoak. Baina, panpina eraikitzen ari ziren fabrika bonbardatu zuten eta bertan behera geratu zen Hitlerren enkargua.

Honen inguruan gehiago jakin asmoz internetera jo nuen. Bilatzailean Hitler eta panpina puzgarria hitzak sartu nituen eta berehala atera ziren hainbat orri. Hiruzpalau ireki nituen eta gehienek jartzen zuten nik nekiena. Halako batean, hitz berri batek nire atentzioa erakarri zuen: Hoax. Hoax hitzak ziria esan nahi du. Dirudienez, hoax hitzaren baitan biltzen dira inolako argumenturik gabe zabaltzen diren informazioak. Iruzurra dira baina egia balira bezala hedatzen dira sarearen bidez. Helburua? Nahastea, funtsik gabeko informazioak albiste bihurtzea, birusen bat zabaltzea, propaganda egitea.... Hitler-panpina puzgarria horren kontua Hoax bat dela irakurri nuen. Norbaitek asmatu zuen, interneten sartu eta...

Informazioa boterea da eta informazioa zabaltzeko bideak demokratizatu direnetik, egiaren eta gezurraren arteko marra mehea ezabatzen joan da. Zenbat eta informazio gehiago, are desinformatuagoak. Dena da anbiguo xamarra, gauza guztiek dute bi aurpegi. Guri dagokigu lasto artean jostorratza aurki-tzea. Ez da, ez, lan makala!

 
Vocento

Contactar | Mapa web | Aviso legal | Política de privacidad | Publicidad | Master El Correo

Canales RSS