Jueves, 11 de enero de 2007
Registro Hemeroteca

en

EDICIÓN IMPRESA

BAI HORIXE
Irakurtzen duguna
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

Iazko estatistika egin berri dut liburutegian. Ez dago sorpresarik, baina datuak esanguratsuak dira oso. Honatx, bada, irakurle helduek Tolosan zer irakurtzen duten. Esan, hasteko, ehunetik hamabi besterik ez direla euskaraz irakurri ziren liburuak, eta hogeita hamar liburu irakurrienen artean ez dagoela bakar bat ere euskarazkorik. Euskarazko best-sellerrak Zulaikaren ETAren hautsa eta Irigoienen Odolean neraman lanak izan dira, bata zein bestea 5 aldiz irakurri delarik. Erdarazko literaturari bagagozkio, libururik irakurriena Totiren La herbolera izan da, 17 aldiz; Ruiz Zafónen La sombra del viento, 14 aldiz; Folleten En el blanco, 13 aldiz; Thomas Gifforden Assassini, 12 aldiz; Laura Kinsaleren Flores en la tormenta, 12 aldiz; Arthur Goldenen Memorias de una geisha, 11 aldiz; Totiren El verdugo de Dios, 11 aldiz; Robin Cooken ADN, 10 aldiz; eta beste 10 aldiz Anchee Min, María Pau Janer, Jojo Moyes, Bucay, Nora Roberts, Eduardo Mendoza, Ildefonso Responsoren La catedral del mar... y en ese plan. Literatura jasoa, ikusten den bezala: sasihistoria, sasierromantizismoa, sasiabentura, sasipsikologia eta sasikaka. Azpiliteraturazko nobeloi lodikoteak, besterik ez. Desagertu egin dira, guztiz, beste generoak: poesia, ipuina, antzerkia, saioa, biografia. Eta horietxekin batera, hor nonbait, euskal literatura. Eta herri euskaldun euskaltzale abertzale ikasi bati buruzko datuak ematen ari natzaizue, badakizue. Hemendik aurrera, bakoitzak egin ditzala nahi dituen hausnarketak. Globalizazioak uniformizazioa ekarriko zuela gauza jakina zen, baina geureari eutsiko geniola ere sinetsita geunden. Nik, baina, otsoaren ahoa gero eta zabalago eta hurbilago suma-tzen dut.

 
Vocento

Contactar | Mapa web | Aviso legal | Política de privacidad | Publicidad | Master El Correo

Canales RSS