ORIO. DV. Karkarak atera duen Orio Iruditan liburua salgai dago Iturain eta Alustiza estankoetan eta Ontza liburu dendan. Argazki bilduma honek aurreko urteko argazkirik esanguratsuenak jasotzen ditu. Bere prezioa 20 eurokoa da, 15 euro Karkarako laguntzaile direnentzat.
Gabon eta erregeetako jaiak amaitu arren, oraindik eskuragarri duzue liburua, izan ere biharko egunerako testigantza ederra izan daiteke, urteen poderioz herriko txokoak aldatuz baitoaz eta umeak handituz. Beraz, biharko egunean oroigarri gisa erabili daitekeen liburua da Karkarak argitaratu berri duena.