GETARIA. DV. Sahatsaga Kiroldegiak bere jarduera guztietan berriz ere hiru hilabeteko ikastaroak jarriko ditu martxan hilabete honetatik aurrera.
Kirolen bat praktikatu nahi duenak, orain du aukera Sahatsaga Kiroldegiak eskaintzen duen aukera zabalaren artean gustukoa aukeratzeko. Besteak beste, pilates, mantentzeko gimnasia, spining, aerobica, yoga edo kardio makinak eskaintzen ditu Sahatsaga Kiroldegiak bere jardueren artean.
Taldeak osatzeko gutxienez 10 laguneko taldea bildu behar da, eta gehienez talde bakoitzeko 15 lagun egon daitezke.
Kiroldegia zabalik egoten da goiz eta arratsaldez astelehenetik ostiralera eta goizetik bakarrik larunbat eta igandetan, irailetik uztaila bitartean, abuztuan itxi egiten duelarik. Astelehenetik ostiralera goizeko 9:00etatik 12:30era zabaltzen da goizez, eta arratsaldez 16:00etatik gaueko 22:00etara. Asteburuan, berriz, goizeko 9:00etatik eguerdiko 13:00etara dago irekita, nahiz eta irailean eta uztailean igandetan itxi egiten duen.
Haur, heldu eta jubilatuentzak eskaintzen dituen jarduera ezberdinez gain, squasha, frontoia, sauna, lurrun-gela, hidromasajea eta masaje zerbitzuak ere eskaintzen ditu.
Aurten, gainera, makina berri bat ekarri berri dute Sahatsaga Kiroldegira, hankak eta izterrak indartzeko. Oso egokia da makina hau desgaste eta belaunetako errehabilitazioak egiteko.
Bestetik, laster jarriko dira martxan eskola kirolak ere, lau hilabeteko iraupena izango dutenak, eta otsailetik aurrera ezagutuko ditugunak.
Sahatsaga Kiroldegiak eskaintzen dituen ikastaroei buruzko informazioa eskuratu nahi duenak 943140432 telefonora deituta egin dezake, edo nahiago izanez gero posta elektronikoaren bidez, kirolgunea@hotmail.com helbidera idatziz.