Miércoles, 10 de enero de 2007
Registro Hemeroteca

en

EDICIÓN IMPRESA

BAI HORIXE
Krabelin zuria
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

Joan den asteazkenean, gaur zortzi, aurkitu zuten lehen gorpua. Arratsaldeko zazpiak laurden gutxi ziren. Zortzi ordu baino gehiago behar izan zituzten zulo hartatik ateratzeko. Ondoren, autopsia egin, familiakoen eskuetan utzi eta ostegunean eraman zuten Ekuadorrera, Picaihuako herrira. Bertan jaioa zen Carlos Alonso Palate eta bertan eman zioten lur.

Ostiralean, Errege bezperan, aurkitu zuten bigarren gorpua: Diego Armando Estaciorena. Eta biharamunean atera, hogeita hamasei ordu gogotik lan egin ondoren. Gero, autopsia egin eta hegazkinez eraman zuten familiakoek Ekuadorrera. Madrildik irten aurretik, gaztearen aitaren hitzak jaso zituzten komunikabideek: «Diego estaba recién queriendo vivir, y pasan estas cosas».

Joan den asteazkenean, gaur zortzi, arratsaldeko zazpiak inguruan, norbaitek krabelin zuria utzi zuen Bilboko bazter batean. Urtebete lehenago, 2006ko urtarrilaren lehen goizean, bertan hil zuten Zacaride, hemeretzi urteko argeliarra, bularrean labana sartuta. Argeliatik etorria zen Euskal Herrira, kamioi baten azpian, familiak bidalita, hemen lan eginez hara diru apur bat bidal zezan. Gorpu eraman zuen anaiak etxera.

Iaz, Errege bezperan, norbaitek lore bat utzi zuen Bilbon, Zacaride hil zuten bazterrean

Herio-dardaretan hasi genuen 2006 urtea, eta herio- -dardaretan amaitu dugu. Hil--ezkilak esnatu gaitu 2007aren hasieran. Krabelin zuria gelditu zaigu bihotzaren zaurian, iaz bezala, «recién queriendo vivir». Bake-esperantza bezala. Baina «pasan estas cosas». Ez. Gauza hauek ez dira gertatzen. Gauza hauek egin egiten dira. Eta erantzule jakina dute.

 
Vocento

Contactar | Mapa web | Aviso legal | Política de privacidad | Publicidad | Master El Correo

Canales RSS