Domingo, 7 de enero de 2007
Registro Hemeroteca

en

EDICIÓN IMPRESA

OIARTZUN
OIARTZUN / Abertzaleon Oihartzuna plataformaren ustez, euskara egoera larrian dago
Udalak euskara eta gaztelera maila berean jarri dituela diote UEMA normalizazioa bultzatzeko tresna paregabea zela uste dute
OIARTZUN / Abertzaleon Oihartzuna plataformaren ustez, euskara egoera larrian dago
Abertzaleon Oihartzuna herri plataformako hautetsiak. [EGARRIZ]
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

OIARTZUN. DV. Urte amaierarekin batera, Abertzaleon Oihartzuna herri plataformak euskararen egoeraren azterketa egin du. Bere ustez, Oiartzunen atzerapausoak nabarmenak izan dira euskara herriko hizkuntza izatetik gazteleraren mailara pasatu delako. Bere ustetan Udalak maila berean jarri ditu euskara eta gaztelera, denongana iristeko aitzakiarekin.

Euskararen normalizazioa bultzatzeko tresna paregabea zegoen eskuetan AOren ustez: UEMA. UEMAko kide direnek bete beharreko irizpideak jarraituz, Oiartzunen aurrera pausuak eman omen ziren euskararen normalizazioan. Gaur egun, ordea, irizpideak ez jarraitzeaz gain, UEMAko partaide izanik ere, UEMA erakunde bezala gutxietsia omen du Udalak.

Beste tresna garrantzitsu bat ere, pixkanaka ito nahi izan omen du udalak: Oarsoaldeko HITZA, alegia. Lehenik diru-laguntzak murriztuz; gero, bi zatitan emanez, bigarren zatia linea editorialaren arabera baldintzatuz (honi zentsura esaten zaio); eta, azkenik, diru-laguntzak erabat kenduz (oraindik ofizialki erabaki ez badute ere, asmo horretan omen dira).

Euskararen normalizazioan egiten duen lanarengatik baloratu beharko litzatekeela uste du AOk, eta Euskara batzordea izanik diru-laguntza bideratzen duena, euskararen alde egiten duen lanagatik bakarrik baloratu beharko litzatekeela uste du taldeak.

Hau guztiaren aurrean AO prest dago euskararen aldeko eragileekin lanean jarraitzeko, euskarak Oiartzunen merezi duen tokia izan dezan.

Bertso saioa

Gaur arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Elorsoro kiroldegian urtero Etxerat taldeak antolatzen duen bertso saioa izango da.

Protagonistak Andoni Egaña, Amets Arzallus, Arkaitz Oiartzabal, Jon Maia, Jon Martin, Julen Zelaieta, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio eta Xabier Paya izango dira.

Joxe Elizegi etxean da

Fraile goitizenez ezaguna dugun Joxe Elizegi atzo goizean aske gelditu zen Martuteneko espetxetik irten ondoren. 11:00ak inguru iritsi zen herrira eta lehen ongietorria egin zioten senide, lagun eta herritar ugarik.

Elizegi iazko urriaren 24an espetxeratu zuten Martutenen, bere burua aurkeztu ondoren, falta zitzaion urte eta hiru hilabeteko espetxe zigorra betetzeko. 2001. urteko udaberrian kartzelatu zuten lehenengo aldiz, ETAri laguntza ematea egotzita. Ia lau urte egin ondoren, 2005eko urtarrilaren 5ean askatu zuten, duela urte bat hain zuzen ere.

Zazpi urteko kartzela-zigorra jarri ondoren, Elizegiren sendiak helegitea sartu zuen eta, hura aztertu bitartean, aske utzi zuten Elizegi, ezarritako epaiaren erdia baino gehiago dagoeneko beteta zuelako.

HM Txokoa

Herri Musikaren Txokoak 13.100 bisitari izan ditu 2006ko abendura arte. Urrian zehar 72 pertsona gerturatu ziren museora, horietatik 10 antolatutako taldeak izan zirelarik. Azaroan, berriz, 261 bisitari izan zituen eta horietatik 15 antolatutako taldeak izan ziren. Beraz, 2006ko azken hiru hilabete hauetan, museoa ia 13.500 bisitari izan ditu.

 
Vocento

Contactar | Mapa web | Aviso legal | Política de privacidad | Publicidad | Master El Correo

Canales RSS