Urte amaiera izaki, zorionak emateko deitu zidan. Madrilgo atentatua tarteko, bajualdian harrapatu ninduen. Sadamen urkamendiko irudiek ere deprimitu egin ninduten. Ez, kriminalik handienak ere ez du merezi horrelakorik. Gizakiak bagara, izan gaitezen ondorio guztiekin, eta ken bedi behingoz herio-tza zigorra munduko kode zibil eta militar guztietatik. Horiez gain, banuen beste arrazoi bat ere triste egoteko: Balentxi adiskideari gertatutakoa. Eginahalak jo zituen eskale baten bizia salbatzeko, baina ez zuen lortu. Zorionak, Ramon, egin huenagatik eta salatu duanagatik. Ez diagu lotsarik!
Gero, «bake prozesa» izan genuen hizpide eta mintzagai. Berehala hasi ginen ados jar-tzen. Lehenik, deliberatu genuen ez dagoela ondo hasierakoari «bake prozesua» dei-tzea. Gure ustez, lehenengoa da «biolentzia politikoaren desagertze fasea».
Ondoren etorriko litzateke «bake prozesua», eta, azkenik, «normalizazio prozesua». Ezinbestekoa da lehenengoa finkatzea, beste biak martxan ipintzeko, eta hori arduradun eta erantzule jakinekoen esku dago: biolentzia praktikatzen duenaren eta politikoki apoia-tzen duenaren esku. Horregatik, ez gatoz bat Otegiren tesiarekin.
Guztiarekin ere, elkarri animoak emanez eta batak besteari promes eginez amaitu genuen. Promes egin genuen ez geniola utziko itzal-tzen esperantzaren izarrari. Gure baikortasunak badu oinarririk: a) atentatu hori taktikoa izan da, eta ez estrategikoa; b) biolentziaren efikazia, politikoki, hutsaren hurrengoa da gaur egun; c) protagonistek badakite bigarren eta hirugarren faseei ez zaiela ekingo lehenengoa bermatu gabe; d) indarkeriak kostu politiko handiegia du Ezker Abertzalearentzat.