Domingo, 7 de enero de 2007
Registro Hemeroteca

en

EDICIÓN IMPRESA

Cultura
Babel
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

Garai hartan mundu guztiak hizkuntza eta mintzaira berberak zituen». Honela hasten da Babeli buruzko Itun Zaharreko bertsikulua. Jakina denez, Xinear lurraldera heldu ziren Noeren ondorengoek dorre bat eraiki nahi izan zuten zerurainokoa. Elizen arteko Biblian esaten da honelaxe mintzatu zela Jauna gizonen dorrea ikustean: «Hara, guztiak herri bat bera dira, hizkuntza bat berekoak. Hau beren lehenengo lana badute, ez zaie aurrerantzean egin nahiko duten ezer ezinezko gertatuko». Hemendik ondoriozta daiteke beldurragatik nahastu zituela Jaunak hala gizakiak nola hizkuntzak, beraganako bidea betiko itxiz. Lardizabalen Testamentu Zarreko Kondaira-n esaten zaigu gizakien harrokeria beheratu nahi izan zuela Jainkoak. Hiriari Babilonia esan zioten, eta dorreari Babel, nahasmena.

Bestalde, badira Babelekoarekin zerikusia duten beste mito klasiko batzuk. Hesiodok, esaterako, Jainko eta Titanen arteko borroken berri ematen digu Teogonia-n. Ovidiok, bere aldetik, kontatzen digu nola Erraldoiek mendiak pilatu zituzten bata bestearen gainean zerura iritsi eta hura konkistatzeko. Haatik, mitologia klasikoan ez da hizkuntzari buruz ezer aipatzen.

González Iñarritu zinemagilea inkomunikazio eza barrutik arakatzen saiatzen da Babel filmean. Nahasmenaren ideiari jarraiki, munduko koordenada geografiko ezberdinetan gertatzen diren lau istorio kontatzen dizkigu. Zinemagileak Maroko, Japonia, Mexiko eta AEBak lotzen ditu fusil baten eskutik, bikain lotu ere. Fusila, kasualitatea, adur saihestezina eta zorigaiztoa dira filmaren hezurdurak. Baina ez dira leku geografikoak lokarri egiten diren bakarrak; hizkuntzak ere nahastu egiten dira gure Babel erraldoi honetan. Hala ere, koordenada geografikoek giza koordenadei leku uzten diete. Batzen gaituena da filmaren ardatza: mina, maitasuna, sufrimendua Eta, batez ere, barruan duguna adierazteko nahia eta ezintasuna. Azken batean, gizaki izatea. Hori ez jakitetik dator benetako nahasmendua.

 
Vocento

Contactar | Mapa web | Aviso legal | Política de privacidad | Publicidad | Master El Correo

Canales RSS