ZARAUTZ. DV. Zarauzko Zikloturistek urtarrilak 15a dute lizentzia berritzeko epea. Urtero bezela federazio lizentzia (80 euro ) eta klubeko urteko kuota (20) ordaindu behar dira eta Kutxako ohiko kontuan 100 euro ingresatu eta agiria entregatu. Horrekin batera, arropa berriak eskatzeko, aurtengo denboraldi berrian jantzi berriak izango dituztenez, guztiek entregatu beharko dute eskatutako arropa zehaztuz, bakoitzak zein taila behar duen.
Iazko denboraldian Zarauzko Zikloturista Elkarteak 90 bazkide zituen, baina elkartea zabalik dago eta edonor sartu daiteke. Gero eta afizio handiagoa dago eta beraz denboraldi berrian Zarauzko Zikloturisten irteeretan parte hartu nahi dutenek, orain dute aukera.
Horretarako, Ziklos Eizagirre edo Ziklos Ibaiondo dendetara zuzendu zaitezkete eta bertan aurkituko dituzuen orriak bete eskaerak egiteko.
Urtero bezala, denboraldiko lehenengo irteera martxoko aurreneko igandean egingo dute eta geroztik geratu gabe, igandero igandero.