Domingo, 7 de enero de 2007
Registro Hemeroteca

en

EDICIÓN IMPRESA

COSTA UROLA
Kiroldegian abonoak berritzeko garaia
Kiroldegian abonoak berritzeko garaia
Oiardo kiroldegian abonoak berritu daitezke. [JOSU ARANBERRI]
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

USURBIL. DV. 2007. urtean sartzearekin batera Oiardo kiroldegian abonoak berritzeko garaia iritsi da. 2007. urterako prezioak kaleratu dituztenez, aldaketaren bat nahi duten bazkideek kiroldegian eman beharko dute horren berri. Horrez gain, aurten abonodun egin nahi duten erabiltzaileek ere kiroldegira jo beharko dute bazkide egiteko.

Abonoei dagokionez, mota desberdinetakoak daude. Urte osokori dagokionez, 129 euro ordaindu beharko dute 18 urtez gainekoek, iaz baino 9 euro gehiago eta 75 euro 18 urtez azpikoek, iaz baino 6 euro gehiago. Abono familiarra, berriz, 196 euro kostako da, 2005ean baino 14 euro gehiago. Bestalde, abonodun ez direnentzat sarrera 4,90 eurokoa izango da 18 urtez gorakoentzat eta 3 eurokoa 18 urtez beherakoentzat.

Ordutegiari dagokionez, ez dago aldaketarik. Iaz astelehenetik ostiralera goizez 12:30etan itxi beharrean ordutegia 14:00ak arte luzatzea erabaki zuten eta aurten ere ordu horretan itxiko da kiroldegia eguerdietan.

Beraz, astelehenetik ostiralera goizeko 7:00etatik 14:00etara eta arratsaledeko 16:30etatik 22:00etara irekita egongo da, larunbatean 9:00etatik 13:00etara eta 14:00etatik 20:00etara eta igandetan goizean 9:00etatik 13:00era.

 
Vocento

Contactar | Mapa web | Aviso legal | Política de privacidad | Publicidad | Master El Correo

Canales RSS